Urgence logement au Pays Basque : produire, rénover, aménager
La Communauté Pays Basque poursuit sa politique en faveur du logement à l’année des habitants du Pays Basque autour du triptyque…

Artikulua euskaraz irakurgai da
2023-03-03 (e)an argitaratua
Lau dira guztien ahotsa eramateko: herriko auzapeza eta laborari ustiapen baten buru, sukaldeburu izarduna eta Frantziako Langile Hoberena izan den lehen emaztea, bost aldiz munduko txapelduna izan den pilotaria eta frantses akademiaren kide den idazle, gidoilari eta aktorea.
Xole Aire, Andrée Rosier, Maritxu Housset eta Florence Delay dira ezin saihetsiak diren emazteak dira! Euskal Elkargoak, herri anitzen laguntzarekin eraman duen komunikazio kanpaina hor da emazte horien ezagutarazteko.
2023ko martxoaren 8tik goiti, emazte horien aurpegiak ikusgai izanen dira karriketan, jendaurrean, sare sozialetan, prentsan, telebistan zein zineman. Helburua: Ipar Euskal Herrian ezin saihetsiak izatea eta emazteei leku gehiago ematea, ez bakarrik martxoaren 8an, baizik eta egunerokoan.
Maritxu Housset
Maritxu Housset gorputz eta kirol hezkuntzako irakaslea da, eta oroz gainetik, pilotari bikaina. 2022an bosgarren aldikoz munduko txapeldun izan zen Biarritzeko Munduko Pilota Txapelketan, bere alor gustukoenean: gomazko paleta hutsean.
Emazteak berant hartu dituen kirolean, Maritxu Housset euskal pilotaren pertsona famatua bilakatua da. Iparraldearen alde ederki jokatu du Mexikon, Bartzelonan eta Santiagon. Bere ildotik, neska gazte belaunaldi oso batek kantxak hartu ditu: pilota ez da gizonentzat bakarrik. Emazteen eta gizonen arteko berdintasunerako bide luzearen sinboloa da! Euskal Herriak omenaldia egiten dio!
Xole Aire
Laborari gisa aurkezten du bere burua Xole Airek, Urepele sorterrian familiako behi eta ardi hazkuntzaren segida hartu du. Kintoko zerri hazkuntza gehitu du, eta zuzenean saltzen du Belaun kooperatibaren bidez. Emazteen alde ari da laborantza munduan onartuak izan daitezen, haietarik bakoitzaren lekua aldarrikatzen du, milaka emazte estatusik gabe ari baitira. Laborantza iraunkorraren aldekoa da, tokiko elikadura sanoa eta kalitatezkoa sustatzen duen laborari-mugimenduan parte hartzen du. 2020an bere herriko auzapez hautatu zuten, eta horrela Ipar Euskal Herriko 28 andere auzapezetarik bat bilakatu zen. Emazteen eta gizonen arteko berdintasunerako bide luzearen sinboloa da! Euskal Herriak omenaldia egiten dio!
Florence Delay
1635ean Frantses Akademia sortu zenetik, hamar emazte baizik ez dira akademia kide izan! 2000. urtean, Florence Delay 4. Hilezkor bilakatu zen gizon zitadela horretan, 10. aulkian, non hura aitzin Alfred de Musset jarri baitzen. Baionako familia batetik dator, 1990ean Etxemendi idatzi zuen eta Katalina Erausori buruzko saiakera bat, XVII. mendean gizon baten bizitza bizi izan zuen emazte horrek jakin-mina pizturik. Idazlea da, itzultzailea, film idazlea, aktorea, bereziki Bernard Bressonen filmean Joana Arc-ekoaren rola egin zuelarik 1962an. Emazteen eta gizonen arteko berdintasunerako bide luzearen sinboloa da! Euskal Herriak omenaldia egiten dio!
Andrée Rosier
Andrée Rosier sukaldeburua Baionan sortu zen eta Euskal Herriko laborari familiakoa da. Biarritzeko hotel-eskolatik Monakoko Luis XV.a hiru izarreko jatetxeraino, ibilbide eredugarria burutu du emazteak zinez onartuak ez diren alorrean. Lehenbiziko emaztea izan da Frantziako Langile Hoberena izendatua izatea 2007an, eta Michelin Gidan izar bat ukan zuen 2009an Biarritzeko Les Rosiers jatetxerako. Andrée Rosierek ohorezko legioa errezibitu zuen 2019an. Emazteen eta gizonen arteko berdintasunerako bide luzearen sinboloa da! Euskal Herriak omenaldia egiten dio!
2017an sortu zenetik, Euskal Elkargoak tokiko bizitzan emazteen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko Europako Gutuna izenpetu zuen. Aho batez, gai horri buruzko ekintza-plan bat ere bozkatu du, eta bere gobernantza-itunean konpromisoa hartu du parekotasuna bultzatzeko, bere instantzien feminizazio handiagoa lortzeko.
Asmo horrekin, "Emazteen eta gizonen arteko berdintasuna" gida bat ere egin du, bere 158 herriei zuzendutako ekintza sinple eta konkretuen inguruko tresna. Halaber, protokolo bat ezarri du bestetan gertatzen diren indarkeria matxistei aurre egiteko.
La Communauté Pays Basque poursuit sa politique en faveur du logement à l’année des habitants du Pays Basque autour du triptyque…
Dès 2020, la Communauté Pays Basque a lancé une étude sur la ressource en eau au Pays Basque, mesurant notamment l’impact du changement climatique. Un…
Tour d'horizon des rendez-vous organisés au Pays Basque à l'occasion de la Journée internationale des droits des femmes célébrée ce mercredi 8 mars.…