Amaia Hennebutte-en kontseiluak euskaraz irakurtzeko

Artikulua euskaraz irakurgai da

Konfinamendu garai honetan, Amaia Hennebuttek, haurñoei ipuinak kontatzeko abileziak ematen dizkigu.

2020-03-24 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Amaia Hennebutte, Kiribil konpainiako idazle-ilustratzaileak eta zuzendari artistikoak ; Euskal Hirigune Elkargoak antolatu behar zuen haurtzaroko Kalakaño ekitaldiaren baitan, « haurñoei euskaraz kontatu » tailer bat eraman behar zuen.

Nola definitzen duzu haur eta gazteen literatura?  Zein da bere historia?

Gehienetan, jendeak uste du haur eta gazteen literatura eta albumak haurren liburuak direla. Goraiki diot, albumak ez direla soilik haurrentzako liburuak: noski haurrei zuzentzen diren arte obrak direla, baina gurasoei mintzo dira ere, eta funtsezkoak dira,  ttipiek artearekin duten lehen harremana direlako.

Frantzian, aspalditik, Frantziako haur eta gazteen literaturak, zinezko oldar handi bat ezagutu du eta gaur egun, mundu osoan erreferentzia bihurtu da, izan bere kalitatearentzat, zein bere proposamen nasaia eta aberatsarentzat.  

Euskal Herrian, haur eta gazteen literaturaren garapena oztopatua eta debekatua izan zen Espainiako diktaduraren garaian. Baina, nahiz eta, historian zehar, bere garapena berantago hasi, gaur egun hor dago, zinezko eskaintzarekin eta euskal sortzaile berrien etorrerarekin aberatsa bihurtzen ari da.

Nola irakurri niniei?

Niniei zuzenduriko album irakurketa, helduek niniengan duten ikusteko moldearen araberakoa da. Izan ere, helduak, ninia, jakite gutxiko izaki ahula bezala ikusten badu, albuma irakurriko dio bere izateko manera « ergelduz ».

Ninia, gizaki oso gisa kontsideratzen badugu, txikia baina oraindik gauza ainitz ikastekoak dituena bezala, baina gu baino askoz aitzinatuagoa dena, oraingo mementoko zentzumen eta emoziotean, askatasun osoak har ditzazkelako norbanako irakurketa eta interpretazio batean osoki murgiltzeko.

Helduen aurreiritziak baztertzekoak dira : « narrazio bat behar da, boz berezi bat hartu behar da, idazlea errespetatzeko testua osoki irakurri behar da, ahalmen eta gaitasun bereziak behar dira,… »
Hori guzia, ez da egia, aurreiritzi guzi horiek gainditu behar dira !

Haurñoagoekin (3 hilabete arte) gero eta gehiago lan eginez, haur batek proposamen artistiko baten aurrean, duen irekidura handiagoa dela eta bere gaitasunak mugaezinak direla konturatzen naiz, izan abstratuenak ere.

Zein da zure errezeta nini batekin irakurketa oso eta partekatu bat izateko ?

Irakurketa on bat;  gustoko duzun, inspiratzen zaituen eta begiratzen duzularik hunkitzen zaituen liburu baten hautaketan oinarritzen da. 

Kontatuko eta biziko dituzun kontaketan osoki engaia, inplika zaitez, liburuan murgitzen zarelarik dar dar egin ezazu eta emozioak bizi itzatzu, hori da irakuketa on baten bigarren oinarria.

Zure intuzioak entzuten hausartu zaitez, ez mentalizatu, irakurtzen edo asmatzen duzularik, soinuak eginez, musika joz edo isilik zaudelarik etortzen zaizkizun adierazpen askatasun guziak onar itzazu, hori da hirugarren osagaia irakuketa on batentzat.

Eta sustut, mementu paregabe eta sakon hori osoki parteka ezazu zure haur edo haurrekin, haien entzuteko prest egonez eta adierazten dituzten erreakzioei erantzunez.

Album baten irakurketa, emoziozko bidaia eta egiazko partekatze mementu bat bihurtzen delarik, irakurlea bere irakurketatik pozik ateratzen da, zorionez bete betea.

Une bakan batzuk dira, hain azkarrak, bihar berriz bizi nahiko dugula ! 

Actualités ArtikuluakActualitats