Berpiztuk, jadanik urte bat!

Artikulua euskaraz irakurgai da

Berpiztu, konkretua da! Urte batez, sustapen planak, 132 proiektu sustatu ditu, artistak eszenatokira igotzen laguntzeko. 213 000 euro inguru emanak izan dira lurraldeko kultur aktoreei.

2021-11-30 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Urte bat abiatu ondoan, Berpiztu sustapen planak hitzemana atxiki du. 2021eko urtarrilaz geroztik, Euskal Hirigune Elkargoaren sustapen planak hainbat kultur aktore lagundu ditu, programazio artistikoari, artisten lurraldez kanpoko mugikortasunari, komunikazio euskarriak sortzeko laguntzari, proiektu-deialdiei lotuak ziren zazpi dispositiboen bidez.

2021ean, 212 888 euro banatuak izan dira, 64 kontzertu eta 31 ikuskizunentzat – gehienak Ipar Euskal Herrian -, baita ere Akitania Berrian, Frantziako eta Europako hainbat eskualdetan.
Bost konpainia joan ahal izan dira programatzaileek ikuskatu zituzten lekuetara, beren sorkuntzen aurkeztera. Bost erakusketa aurkeztuak izan dira Euskal Elkargoko hainbat tokitan, proiektu artistikoen komunikatzeko euskarriak %50eko heinean finantzatuak izan dira, sektore artistikoarekin lotura duen webgune bat sortua izan da, etab.

Lagunduak diren aktoreen artean, ondoko konpainiak aipa ditzakegu: Compagnie des Lézards, Le Petit Théâtre de Pain, Dôme Studio kolekbiboa, Jour de Fête, Hecho en Casa, Bonbon Beltz, Old School Funky Family, Pale Coa, Kalakan, La Maison, Züzülü, Second Jeudi, Nekatoenea, Uztaro, Kolinga…

Info gehiago dispositiboen bilanaz, proiektuei buruzko irudiak eta bideoak: www.kultura-paysbasque.fr

Berpiztu, bertsio baliagarrian

1,2 M€ko Sustengu plan hau, hiru urtez, lurraldeko kultur aktoreekin eta aktoreentzat asmatua izan da. 2023 arte iraunen du. 2022rako, laguntza eskaeren inprimakiak urtarrilaren 10etik goiti eskuragarri izanen dira linearen bidez.

Info gehiago : https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/la-culture-les-loisirs/berpiztu-plan-de-relance-culture

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda