Déclics Energia-Ura Ipar Euskal Herrian: gogo dutenek jakin bezate!

Artikulua euskaraz irakurgai da

Izen emateak abiatuak dira, 6. Déclics Energia-Ura Ipar Euskal Herrian desafioan parte hartzeko. Abenturan parte hartzen bazenu?

2021-11-17 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldeko hogeita hamar bat familik beren interesa erakutsi digute, 2021eko abendutik 2022ko martxora iraganen den 6. Déclics Energia-Ura Ipar Euskal Herrian ekitaldian parte hartzeko. Gertakizun hau urririk da eta Ipar Euskal Herriko eta Euskal Itsas Bazterreko CPIE zentroek antolatzen dute, Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin, herritarrek eko-jestu sinpleekin beren energia eta ur-kontsumoak %8az apaltzeko, beren buxeta emendatu gabe eta erosotasunik galdu gabe.
Joko hastapenean, ekipamendu ttipi batzu dituen kit bat ukanen duzu, zure etxean instalatzeko eta ura eta energia kontsumoak apaltzeko.

Aholkuak ukanen dituzu abenturaren iraupen osoan. Bakarrik ala taldeka eta animatzaile batzuek lagundurik, familia bakoitzak bere egunerokoa aztertuko du (argiztapena, berotzea, tresnen kudeatzea, uraren erabilpena, etab.) eta ohitura berriak abian emanen ditu. Emaitzen progresioa « Déclics ».  plateforman ageri izanen da.

Animazioak proposatuak izanen dira, bai eta parte hartzen duten beste familiekilako topaketak.

 

Nork parte har dezake?

biztanle guziek parte har dezakete erronkan, izan bakarrik, bikotean, haurrekin edo gabe, alokatzaile edo jabe.

Baldintza teknikoak badira:

  • ordenagailu bat, Internet konexio bat eta helbide elektroniko bat ukan edo sarbidea izan,
  • 2020ko eta 2021eko ur eta energia fakturak zure esku izan,
  • Energia ekonomiak faltsutzen ahal lituzketen obra handirik ez eginak izan, etxez aldatu ez izan 2020 eta 2021 artean (kasu honetan parte hartzeko aukera bada, baina emaitzak ez dira zenbatuko).

Jakitekoa da, hiru sari emanak izanen direla desafio bukaeran.

 

Xehetasun gehiago eta izen emateak Euskal Itsas Bazterreko CPIE-ra deitu : 07 66 03 46 47.ra edo   lelicetche@hendaye.com  eta CPIE-ra Euskal herrian deitu 05 59 37 47 20.ra edo defifamilles.paysbasquecpiepaysbasquefr

Xehetasun gehiago azken Defi-declics-ari buruz: https://www.communaute-paysbasque.fr/a-la-une-2/actualites/actualite/cap-sur-le-prochain-defi-declics-energie-eau-pays-basque

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda