2021eko uda: gaueko eskaera bidezko geldialdiaren esperimentazioa

Artikulua euskaraz irakurgai da

Euskal Elkargoko Mugikortasunen Sindikatuak, eskaera bidezko geldialdia esperimentatuko du 23:00etatik goizeko 02:30etara Txik Txak sarearen 4 lineetan: T1 (Biarritzeko Herriko Etxea - Baionako Gainak), T2 (Tarnose Garros-Baiona Marrac), 5 (Baionako Tren geltokia-Biarritzeko Geltokia-Biarritzeko Iraty) eta 44 (Bidarte Uhabia – Biarritzeko Herriko Etxea)

2021-06-22 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Euskal Elkargoko Mugikortasunen Sindikatuak, eskaera bidezko geldialdia esperimentatuko du 23:00etatik goizeko 02:30etara Txik Txak sarearen 4 lineetan: T1 (Biarritzeko Herriko Etxea - Baionako Gainak), T2 (Tarnose Garros-Baiona Marrac), 5 (Baionako Tren geltokia-Biarritzeko Geltokia-Biarritzeko Iraty) eta 44 (Bidarte Uhabia – Biarritzeko Herriko Etxea)

Dispositibo hori denentzat izanik ere, ikerketa desberdinek argitara ematen dute, garraio kolektiboetan, segurtasun eskasiaren sentimendua hedatuagoa dela emazteen artean eta horrek haien  mugikortasuna trabatzen duela.

Dispositibo horri esker seguruago sentitzen ahalko dira haien helmugara hurbilduko baititu eta oinezko bide-denbora murriztuko baitu.

Baliagarria

Printzipioa sinplea da: autobusean edo Tram’Busean igotzerakoan, edo berantenik jaitsi nahi duen puntura iritsi baino aitzineko geldilekuan, bidaiariak gidariari eskaera bidezko geldialdi zerbitzua ukan nahi duela seinalatzen dio. Gidariak orduan, segurtasunezko geldileku zona bat errespetatu beharko du. Helmugara heltzerakoan, bidaiaria autobuseko aitzineko atetik jaitsi beharko da, bakarrik, eta gibeleko ateak hetsiak egonen dira.

Bilana

Esperimentazio fase hori uda osoan eginen da, bidaiarien asetzea, eskaera kopurua eta dispositiboaren eragina ebaluatu ahal izateko autobus ibilbide-denboran. Emaitza onak baldin baditu, zerbitzua egonkortzen ahalko da eta Txik Txak sareko beste lineetan hedatzen ahalko da.

Esperimentazio hori Mugikortasunen ministerioak sustatzen du.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda