2022ko Euskaraldiarekin hitzordua duzu!

Artikulua euskaraz irakurgai da

Euskaraldiaren 3. edizioa iraganen da azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Ekitaldiaren helburua: usaiak aldatzea eguneroko edozein egoeratan euskaraz hitz egitera menturatzeko. Zuk ere parte hartzen bazenu?

2022-11-15 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Euskaraldiaren hirugarren edizioa laster hasiko da eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraunen du. Bi astez Ahobiziei (lehen hitza beti euskaraz eginen dutenak) eta Belarriprestei (euskaldunei haiekin euskaraz egitea galdatzen dutenak) galdegina zaie euskara erabiltzea eguneroko solasaldietan.  

Euskararen erabilpena sustatzea

3. edizio honetarako, erronka indibidual eta kolektiboa bera gelditzen da: euskararen erabilpena sustatzea eta eremu publikoa okupatzea.

Hamabost egun horietan herritarrak praktika berrietara pusatuko ditu, euskaraz hitz egitera edozein egoeratan, edozein maila ukanik ere. Euskaraldia irekia da euskara ulertzen duen 16 urtez goitiko pertsona orori.

Txapak emanen zaizkie izena eman duten euskaldunei, Ahobiziei eta Belarriprestei.

Euskal Elkargoa engaiatzen da

Aurten ere Euskal Hirigune Elkargoa Euskaraldia antolatzen duen Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topagunea elkartearen partaide da, eta 40 000 euroko dirulaguntza ematen du, Euskararen Erakunde Publikoa bezainbat.

Euskal Elkargoak sustapen eta animazio plana zabaldu du bere langileak eta partaideak (herriak, Turismo Bulegoa, LEHA haurtzaindegiak...) ekitaldi horretan parte hartzera bultzatzeko.

Aurten, bere langileetarik 70 bat hor izanen dira hogeita hamar bat Arigunetan, euskaraz aritzeko guneetan: Amikuzeko mediatekan Donapaleun, Urketako Tipi Tapa eta Kanboko Pimprenelle haurtzaindegietan, Maule, Iholdi, Donazaharre eta Itsasuko Elkargoaren Etxeetan... Euskal Herriko arigune guzietan goxo izanen da euskaraz hitz egitea.

Momentu nagusi bereziak ere programatu dira langileentzat: sentiberatze tailerrak, hala nola Txik Txak sareko autobus-gidariendako saio berezia, edo euskarazko quizz gaualdia euskara giro goxoan erabiltzeko.

Argibide gehiago: https://www.facebook.com/euskaraldia.ipareh.3

Xehetasun praktikoak

Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duen orok izena eman dezake webgune honetan: izenematea.euskaraldia.eus

 

Actualités ArtikuluakActualitats