Euskararen aurkitegia: Nork bere burua hobeki kokatzeko

Artikulua euskaraz irakurgai da

Baionako, Angeluko eta Biarritzeko hiriek elkarrekin euskarazko aktibitateen aurkitegi bat argitaratzen dute.

2019-11-21 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Baionako, Angeluko eta Biarritzeko hiriek elkarrekin euskarazko aktibitateen aurkitegi bat argitaratzen dute. Publiko zabalari zuzendua da: euskaldunei, euskara ikasleei eta haur elebidunen gurasoei.

4 atal, 36 orri, 100 eragile

Lehen haurtzaroko harrera lekuak, helduen ikaspena, eskolatzea, aisialdiak, haurren zaintza, baliabideak… Aurkitegia 4 ataletan antolatua da: Euskara ikasi – Euskara erabili – Hedapen Guneak – Zerbitzuak. 

Helburua da harremanetan jartzea euskaraz bizi nahi duen jendea eta euskarazko jarduerak proposatzen dituzten eragileak. Baina elkarte mundua etengabe mugimenduan da, eta zaila da paperezko aurkitegi batean eskaintza guztia islatzea. Horregatik, bertsio osoago bat eskuragarri da sarean: www.mintzalasai.eus.

Euskara etorkizuneko aukera!

Gaur egun, euskara errealitate bat da BAB hiri-eremuan ere: 2460 ikasle ama-eskolatik lizeora, 550 heldu euskaltegietan, 15 800 euskal hiztun… Lehen hitzak euskaraz beti eta denekin partekatuz, segur hamarnaka aukera berri atzemanen dituzuela euskaraz bizitzeko, beraz egin jauzia.

Iniziatiba xume hau martxoan abiatu “Osez l’euskara – Etorkizuneko aukera” kanpainaren segida da. Bere helburuak euskararen erabilera emendatzea eta lurraldeko eragileen lana baloratzea dira.

Aurkitegiaren paperezko bertsioa ohiko banaketa-guneetan atzemanen duzue. Etxean jasotzeko, https://labur.eus/argitalpenak inprimakia bete dezakezue. Azkenik, bertsio numerikoa Herriko Etxearen webgunean eskuragarri da.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda