Ostavals : le projet de bâtiment 100% accessible et écologique dévoilé
Ostavals, centre de valorisation du patrimoine et espace de restauration locale, verra le jour en 2022 à Ostabat. Créateur d’emplois durables,…

Artikulua euskaraz irakurgai da
2019-11-06 (e)an argitaratua
Euskararen Urtaroaren helburua, euskararen erabilera sustatzea da. Herriko Etxe eta elkarteen elkarlanari esker, ehun bat hitzordu antolatuko dira, lurralde osoan, azaroaren 14tik 30era: ikusgarriak, mintzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak, ibilaldiak,…
Mila aurpegi ditu euskarak lurralde honetan: 51 000 herritar euskaldunena, hizkuntza deskubritu nahi duen euskaldun berriena, zabal eta trinko ari den elkarte sarearena, naturalki edo lan handiz, euskararen lekua garatzen ari duten erakundeena. Aberastasun hori du agerian eman nahi Euskal Elkargoak Euskararen Urtaroa ekitaldia antolatuz datorren azaroaren 14tik 30era.
Hastapenean, Baxe Nafarroan antolatua, Euskararen Urtaroa, aurten, lurralde osoan hedatuko da, 42 herritan, ekitaldi bat edo gehiago antolatuz. Euskararen Urtaroa, euskara dakitenei edo ikasten dutenei zuzentzen bada ere, hitzordu batzuk euskara ez dakitenentzat pentsatuak izan dira, aldibereko itzulpen dispositiboari eta bideo proiekzioko azpitituluei esker (ikus aipamena egitarauan).
Azpimarratzekoak diren hitzorduak:
Euskararen urtaroan euskararen ekitaldi klasikoak ongi ordezkatuak badira ere (antzerkia, bertsoa, mintzaldiak), egitarauak iniziatiba berri batzuk dakartza:
Egitarau osoa : bit.ly/2NlgeCt
Ostavals, centre de valorisation du patrimoine et espace de restauration locale, verra le jour en 2022 à Ostabat. Créateur d’emplois durables,…
Les campus de Bayonne et d’Anglet ouvrent leurs portes en distanciel le 6 février. L’occasion de mieux appréhender l’écosystème universitaire local.
Les inscriptions dans les accueils de loisirs pour les vacances de février 2021 sont ouvertes.