La crèche de Lacarre labellisée pour son accueil immersif en basque
La micro-crèche Ttinka à Lacarre a reçu la reconnaissance du dispositif de labellisation des crèches bascophones et bilingues, baptisé LEHA. Au total,…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2024-04-15 (e)an argitaratua
Egitarau parte hartzailea
Euskararen Urtaroak ikusmina sortzen du, Euskal Elkargoan gaindi antolatuak diren animazioekin. Aurtengo edizioa nabarmentzen hasten da, herriko etxeek, eragile pribatu eta elkarteek osatuko duten egitarau baten inguruan, azaroaren 22tik abenduaren 3ra.
Partaide hauek gomitatuak dira euskarazko hitzorduen proposatzera (ateraldiak, tailerrak, formakuntzak, eztabaidak, etab…), 2024ko larrazkeneko gertakaria osatzeko. Berritzaileak diren euskarazko hitzorduen argitan emaiteko eta euskararen transmisioa eta erabilpenaren alde ari diren eragileen dinamika azpimarratzeko aukera da.
Herriek antolatzen dituzten animazioak finantzatuko dituzte, aldiz eragile pribatuek eta elkarteek diru laguntza eskaera bat egiten ahal diote Euskal Elkargoari.
Eragile pribatuendako proiektu deialdia
Euskal Elkargoak proiektu deialdi bat zabaltzen du bere lurraldeko elkarte eta eragile pribatuen ekimenak sustengatzeko.
1000 euroko diru laguntza ukaiten ahalko dute animazioka, baldin eta %20ko autofinantzamendua ukan.
Herrien, eragile pribatuen eta elkarteen proposamen guziak maiatzaren 10eko itzuli behar dira, proiektu fitxak betez.
Euskararen Urtaroari buruzko xehetasun guziak orri dedikatuan irakurtzen eta deskargatzen ahal dira (proiektu fitxak, proiektu deialdi araudia…etab) : Euskararen urtaroa
La micro-crèche Ttinka à Lacarre a reçu la reconnaissance du dispositif de labellisation des crèches bascophones et bilingues, baptisé LEHA. Au total,…
2024ko Euskararen Urtaroa azaroaren 22tik abenduaren 3ra iraganen da. Euskal Elkargoak deialdi bat zabaltzen du egitarau aberats baten muntatzeko.…
Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia da. Apirilaren 12ra arte, animazio anitz…