« Maitaldia » Festibala : dantzaren distira Euskal Herrian

Artikulua euskaraz irakurgai da

Irailaren 4tik 16ra, Frantziako Koreografia Zentro Nazional Malandin Biarritz Baletak antolatu « Maitaldia » itzultzen da. 34. edizio honentzat, egitarau aberatsa iraganen da Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat hiritan.

2024-09-03 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

(copie 29)

Thierry Malandin, « Maitaldia »-ren zuzendari artistikoak, edizio hau azkarki kontseilatzen du « logale et lur joa izatearen aurkako tratamendu gisa». Kasik 80 konpainia gonbidaturekin eta 60 ikusgarri eta ekintza programaturik, Euskal Herri guzia emanen da dantzaren urratsean irailaren 4tik 16ra. Programazio distiratsua da, forma artistikoen, partaide eta ikusgarri lekuen eta ekitaldien aniztasunagatik.

Festibala lurraldeko hainbat herritan hedatuko da. Lehen aldiz Sokoan eta Luhuson ere ikusgarriak izanen dira. Aurten mugaz gaindiko dimentsio argi bat ere barne hartzen du festibalak, irailaren 7an Errenterian iraganen diren hainbat ikusgarrirekin.

« Dantza Hirian » eta « Maitaldia » festibalek osatuko dute egun horretako egitarau berezia. « Dantza hirian »-ek hiru dantza ikusgarri eskainiko ditu ordu eta leku ezberdinetan. Arratsaldean, Maitaldiak karrikako ikustaldiak proposatuko ditu 18etatik aitzina Herriko plazan. Kukai dantzako Jon Maya eta Martin Harriague-ek mugaz gaindiko elkarlanean, Giza ikusgarria aurkeztuko dute. Eguna, Jean-Sébastien Bach-en jenioa eta denboragaetasuna ohoratuko dituen balet batekin bukatuko da Lekuona Fabrikan, 20etan, “Ballet X Shwerin”-en eskutik.

Festibalaren programazio aberatsa ezagutzeko, segi letempsdaimer.com webgunera.

 

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda