Kalakaño, Euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldia

Artikulua euskaraz irakurgai da

Martoxaren 13tik 29ra Ipar Euskal Herri osoan, Euskal Elkargoak Kalakaño euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldia antolatzen du. Egitarau aberatsa profesionalei, familiei eta haur ttipientzat pentsatua.

2020-02-19 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Martxoaren 13tik 29ra Ipar Euskal Herrian, Kalakaño denboraldiak euskarazko lehen haurtzaroaren inguruan egitarau aberatsa proposatzen du: tailerrak, ikusgarriak, mintzaldiak eta formakuntzak, haur ttipientzat, gurasoentzat, aitatxi-amatxientzat eta profesionalentzat. Haurtzaindegi labelizatu bakoitzean euskarazko ikusgarri bat emana izanen da. 

Gertakari ohargarrien artean, martxoaren 14ko eguna. Azkainen guraso-haurren arteko yoga tailerra izanen da. Ainhoan aldiz, "Sagutxo tuntuna" opera ttikiak, musika klasikoa, txontxongiloa, antzerkia eta dantza uztartzen dituen 30 minutuko emanaldia eskainiko du.  

"Zer eta nola konda euskaraz haur ttipientzat" mintzaldi animatuaren bitartez guraso eta profesionalek euskarazko haurrendako literaturarekin dute topaldia : Ahetzen martxoaren 17an, Urketan 19an, Uztaritzen 24an, Hendaian 25an eta Lakarran 26an. 

 Martxoaren 29an, denboraldiaren bukatzeko giro beroan, gurasoen aire-hartzea izanen da, Gurashow emanaldiarekin Itsasun: belaunaldiarteko pik-nika musikala. Haur ttipiak, gurasoak, aitatxi-amatxiak gomitatuak dira ozen kantatzera Sanoki gelan.

Horrenbestez, Kalakaño-k euskarazko 3 ikusgarri berri programatzen ditu haur ttipiei dedikatuak. Sortu berria, Philippe Albor eta Arantxa Hirigoyenen TRUKATRUK, haurtzaindegi labelizatuetan itzuliko da. SAGUTXO TUNTUNA, Bilboko azken Loraldian sentsazioa sortu zuena, familientzat programatua da Ainhoan, martxoaren 14an. Azkenik, handizko sariztatua izan den HARRIZ HARRI, Home Debuixat konpainiaren eskutik, ikusgai izanen da Itsasun martxoaren 21an.  

Ikus Kalakañoren egitarau osoa hemen

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda