«Euskaraz Lan Egin» euskara ikasteko eta euskaraz lan egiteko beka
Euskararen Erakunde Publikoak 2023-2024ko «Euskaraz Lan Egin» euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi…

Artikulua euskaraz irakurgai da
2022-04-14 (e)an argitaratua
Euskal Hirigune Elkargoak urte osoan bermatzen duen haurtzaindegi elebidunen eta euskaldunen laguntzaren puntu gorena da Kalakaño, egitura horiek euskararen transmisioan ezinbesteko eginkizuna baitute.
Apirilaren 24a: elkartu, euskarazko lehenbiziko ipuinak partekatzeko
Aurten eta lehen aldikotz, Euskal Elkargoak familien eguna antolatzen du euskarazko erreferentziazko bi ikusgarriren inguruan:
"Sagutxo tuntuna" ikusgarria, Bilbao Loraldia festibalaren karietara plazara atera den sorkuntza. Xostakovitxen ikusgarri bat, Juan Kruz Igerabide gipuzkoar idazleak egokitua. 30 minutuz, musika klasikoa, txotxongiloak, antzerkia eta dantza abilki agertzen dira taula gainean.
Sari franko ukan dituen "Zapata berriak" objektu-antzerkia, L'home Dibuixat konpainia katalanak emanik. Zapata berriak ikusgarriak iniziazio ibilbide bat aipatzen du. Mutiko batek zapata berriak janzten ditu eta bidean inguruan duen mundua deskubritzen du: karrikak, etxeak, paisaiak, jendeak eta animaliak. Zapatek esperientziak eta abenturak bizi dituzte, eta mutikoa, emeki-emeki, handitzen da.
Animazio franko haurtzaindegietan apirilaren 21etik maiatzaren 6ra.
30 ikusgarri eta tailer proposatuak dira apirilaren 21etik maiatzaren 6ra euskarazko harrera bermatzeko labelizatuak diren edo labelizazio bidean dauden lurraldeko haurtzaindegietan (LEHA dispositiboa): Elirale konpainiaren "Panpina", Gurashowren "Trukatruk", Maialen Alfaroren "Altxorraren bila", Kiribil konpainiaren "Urmaela txiki"; yoga Oinutsik elkartearekin, gogoa pizteko tailerrak Maialen Alfarorekin, irakurketa tailerra Libreplume elkartearekin eta musika tailerra Naia Roblesekin.
Lehen haurtzaroko profesionalen biltzarra euskaraz
Euskal Elkargoak urte osoan euskara ikasteko formakuntzak proposatzen dizkie haurtzaindegietako langileei. Kalakañok langile sare horren biltzeko parada eskaintzen du galdera hauei kolektiboki ihardesteko: nola biziarazi hizkuntza harrera proiektua euskaraz? nola egokitu familien hizkuntza profil desberdinei? Sareko egiturek sortu eta garatu tresnak ere partekatuko dira.
Animazio guziak dohainik izanen dira.
DATE | ACTIVITÉS |
Apirilaren 19a, asteartea | yoga tailerra Ekai Alcortaren eskutik, Arrangoitzeko Laminak haurtzaindegian |
Apirilaren 21a, osteguna | yoga tailerra Ekai Alcortaren eskutik, Alozeko haurtzaindegian |
Apirilaren 24a, igandea | Familien eguna |
Apirilaren 25a, astelehena | ernatze musikala Maialen Alfaroren eskutik, Azkaineko Loretxoak haurtzaindegian |
Apirilaren 26a, asteartea | Altxorraren bila ipuin parte hartzailea Maialen Alfaroren eskutik, Hazparneko Kuluxka haurtzaindegian + musika tailerra Naia Roblesen eskutik, Hendaiako Dongoxenia haurtzaindegian |
Apirilaren 27a, asteazkena | musika tailerra Naia Roblesen eskutik, Ezpeletako Mamurrak haurtzaindegian + ernatze musikala Maialen Alfaroren eskutik, Sarako Aldaxka haurtzaindegian |
Apirilaren 28a, osteguna | musika tailerra Naia Roblesen eskutik, Mugerreko Agerria haurtzaindegian + Altxorraren bila ipuin parte hartzailea Maialen Alfaroren eskutik, Larresoroko Urraska haurtzaindegian |
Apirilaren 29a, ostirala | Altxorraren bila ipuin parte hartzailea Maialen Alfaroren eskutik, Senpereko Maitetxoak haurtzaindegian |
Maiatzaren 2a, astelehena | Urmaela Txiki ikusgarria Kiribil konpainiaren eskutik, Izurako Seinulia haurtzaindegian + Trukatruk ikusgarria, Lakarrako Ttinka haurtzaindegian + irakurketa tailerra Libreplume elkartearen eskutik, Urketako Ttipi Ttapa haurtzaindegian + yoga tailerra Ekai Alcortaren eskutik, Bardozeko Eihartzea haurtzaindegian |
Maiatzaren 3a, asteartea | Panpiña ikusgarria Elirale konpainiaren eskutik, Urruñako Kimua haurtzaindegian + Trukatruk ikusgarria, Baionako Luma haurtzaindegian + musika tailerra Naia Roblesen eskutik, San Izpiritu haurtzaindegian Baionan + yoga tailerra Ekai Alcortaren eskutik, Urruñako Ohantzea Ttiki haurtzaindegian |
Maiatzaren 4a, asteazkena | Panpiña ikusgarria Elirale konpainiaren eskutik, Miarritzeko Ohakoa haurtzaindegian + Irakurketa tailerra Libreplume elkartearen eskutik, Itsasuko Lekuonean haurtzaindegian + Urmaela Txiki ikusgarria Kiribil konpainiaren eskutik, Urruñako Ohantzea haurtzaindegian + yoga tailerra Ekai Alcortaren eskutik, Hazparneko Irriñoak haurtzaindegian |
Maiatzaren 5, osteguna | Panpiña ikusgarria Elirale konpainiaren eskutik, Jatsuko Urraska haurtzaindegian + irakurketa tailerra Libreplume elkartearen eskutik, Donibane Lohizuneko Itsas Argi haurtzaindegian + yoga tailerra Ekai Alcortaren eskutik, Hiriburuko Xitoak haurtzaindegian + musika tailerra Naia Roblesen eskutik, Uztaritzeko Urraska haurtzaidegian |
Maiatzaren 6a, ostirala | Urmaela Txiki ikusgarria Kiribil konpainiaren eskutik, Bankako Baleako Haziak haurtzaindegian |
Euskararen Erakunde Publikoak 2023-2024ko «Euskaraz Lan Egin» euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi…
Le Syndicat des mobilités de la Communauté Pays Basque lance ce 17 mai l’application TXIK TXAK. Imaginée avec l’appui d’un comité d’usagers, elle met…
Catégorie(s) : Actualités
La compagnie Entre les gouttes présente sa création au complexe Saint-Louis