Modification des horaires des déchèteries en raison des fortes chaleurs
En raison des fortes chaleurs engendrées par la canicule, les horaires d’ouverture des déchèteries de la Communauté Pays Basque sont modifiés ce jeudi…

Artikulua euskaraz irakurgai da
2021-06-08 (e)an argitaratua
Hondartzen zaintza berriz abiatzen da emeki emeki, Euskal kostaldeko hondartzetan. Horretaz hobeki baliatzeko, aterabide praktikoa: Kaliko. Urririk den programa numeriko hau telekargarria da Apple Store-an eta Android-en. Honi esker, Pabiloi urdina berrikitan eskuratu duten 14 hondartzetako bainu uren kalitatea egiazta dezakezu.
Kalilo-ri esker, erabiltzaileak klik batez egiazta dezake bere hondartza maiteena irekia denez ala hetsia, honen ur-kalitateari begira. Zein koloreko bandera den jakin dezake ere – itsas-egoeraren arabera -, zaintza-tenoreak, hondartzaren eguraldi-egoera (airearen tenperatura, UV indizea, haizea, uhinak) eta bertan proposatuak diren zerbitzuak (aktibitateak, helgarritasuna, garbitasun baliabideak…).
Praktikan, ur-kalitatea, bainatzeko egokia baldin bada, ur xorta bat agertzen da Kaliko-ren hondartza-fitxa bakoitzean. Informazioa arraberritua da egunean zehar, aste osoan, eta lau hizkuntzetan eskuragarria da: frantsesez, euskaraz, ingelesez eta gazteleraz. Bestalde, alerta sistema batek erabiltzaileei jakinaraziko die, eguraldi-egoera txar batek edo beste gertakizun berezi batek trabatuko duen bainaldia.
Argibideak eskuragarri dira ere Euskal Elkargoaren wegbunean, “aurkitu“ saila / hondartzak“
Europear Batasunak Kofinantzatu du programa hau. Europa engaiatzen da Akitania Berrian, Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren bidez.
Maiatzaren 15etik irailaren 30era, Euskal Elkargoak herriko etxeekin segurtatzen du, itsasbazterreko 34 hondartzen eta Senpereko aintziraren bainatzeko ur-kalitatearen eguneroko jarraipena. Eskualdeko Osasun Agentziak (ARS) « Kalitate bikaina » gisa edo « Kalitate ona » gisa sailkatzen ditu, bainaketari lotua den europako direktibaren arabera.
Urte guziz, Euskal Elkargoak buxeta eder bat ematen du urari lotuak diren politika publikoei. 2021ean, 90 milioi euro baino gehiago inbestituak izanen dira.
En raison des fortes chaleurs engendrées par la canicule, les horaires d’ouverture des déchèteries de la Communauté Pays Basque sont modifiés ce jeudi…
En raison du fort épisode de sécheresse, la Préfecture des Pyrénées-Atlantiques applique des mesures de restrictions d’usage de l’eau dans 102…
Partir en famille ou entre amis à la découverte des beautés naturelles et patrimoniales du Pays basque, c’est ce que proposent les équipes de…