Euskal Elkargoak korrikan parte hartzen du

Artikulua euskaraz irakurgai da

Euskal Elkargoak, Korrikan parte hartzen du apirilaren 7an Kanbon.

2019-04-04 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Bi urteetatik, helduei euskara irakasten dien AEK elkarteak Korrika antolatzen du, Euskal Herriko zazpi probintzietatik gaindi dabilan txandakako lasterketa. Gertakizun honen helburua Euskara garatzea da, partikularrek, elkarteek edo elkargoek erosten dituzten kilometroei esker. Aurten, Korrika Nafarroako

Gares-etik abiatuko da apirilaren 4an, 17:00etan, ortzegunarekin eta Gasteizen bururatuko da apirilaren 14an, igandearekin.

Apirilaren 7an Kanbon, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoaren Lehendakaria eta Beñat Arrabit, hizkuntza politikaren ardura duen Lehendakariordea, Auzapezen Biltzarreko eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluko ordezkarien aldean korrika ibiliko dira. Kilometro hau Kanboko Herriko etxearekin eta Udalbiltza Partzuergoarekin partekatuko dute.

Helduen euskalduntzearen aldeko hizkuntza politika bat Euskararen presentzia emendatzeko bere zerbitzuetan, bereziki biztanleei eskainiak direnetan, Euskal Elkargoak Euskara ikastea proposatzen die bere agenteei, beren lanbide formakuntzaren karietara. 2019an, zerbitzu ezberdinetan ari diren 49 agente (haurtzaindegi, aisialdi zentro, garapen ekonomikoa, ura, hondakin bilketa, etab.) formakuntzan dira.

Elkargoak diruz laguntzen ditu ere, beren agenteen formakuntzan nahitara parte hartzen duten herriko etxeak.

Zenbait zenbaki

Lanbide formakuntzaz gain, AEK-k euskarazko kurtsoak ematen ditu ere, lurraldean gaindi 1000 ikasle.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda