Eskola garraioetako izen-emateen abiatzea

Artikulua euskaraz irakurgai da

Lehen mailako eta lizeo arterainoko ikasleek, eskola garraioetako izen emaiteak egin behar dituzte maiatzaren 31etik agorrilaren 1era.

2021-05-31 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak, Ipar Euskal Herriko 158 herrietan eta Tarnosen bizi eta eskolatuak diren kasik 8000 ikasleen eskolako garraioak kudeatzen ditu. Egunero, lekualdatze horiek, lurraldea zeharkatzen duten 520 zirkuitu dira eta hogei bat garraiolari.

Izen emate modalitateak

Aurten, lehen mailako eta lizeo arterainoko ikasleen izen emateak, maiatzaren 31a eta agorrilaren 1a artean egitekoak dira, Euskal Elkargoaren wegbunean, “Eskola garraioak“ sailean.

Berriztapenentzat, erabiltzaile guziek beren erabiltzaile izena agertzen duen gutuna ukan dute. Erabiltzaile izen horri esker, bakoitza bere eremu pertsonalean sar daiteke, bere dosierraren instrukzioa jarraitzeko.

Gainerateko edozein argibideentzat, erabiltzaileak harremanetan jar daitezke eskola-garraioen zerbitzuarekin, telefonoz (05 59 44 77 77) astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 12:30era eta 13:30etik 16:30era edo E-mezuz: transportsscolaires@communaute-paysbasque.fr.

Actualités ArtikuluakActualitats