2020ko hizkuntza proiektuen deialdia irekia da

Artikulua euskaraz irakurgai da

Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak euskararen garapenaren alorreko deialdia zabaldu dute Ipar Euskal Herriko eragile pribatuei buruz.

2020-04-08 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

EEPk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, euskararen transmisioaren eta erabileraren aldeko proiektu deialdia abiatu dute.

Ipar Euskal Herriko kultur eragileak eta elkarteak honi erantzutera deituak dira. Aurkeztuak diren proiektuak kudeatu eta bururatu beharko dira 2020 urtean barna.

Euskararen Erakunde Publikoak oroitarazten du delako proiektuak eta jarduerak 2018-2020ko Proiektu Estrategikoarekin koherentzian izan beharko direla eta anitzeko apustuei ihardetsi beharko diela, hala nola haurrak eta gazteak zuzenean hunkitzen dituen euskararen transmisioaren eta euskararen erabilpenen alorreetako garapena. Bestalde, proiektuek ingurumena sustengatu beharko dute, euskarari gizarte errealitate bat emanez.   

Dosierrak 2020ko apirilaren 30eko pausatzekoak dira berantenik. Konfinamenduaren ondorioz, sustengatze eskaerak materialgabetuak dira.
Dosierrak e-mezuz igorri behar dira ondoko helbidera: d.aire@mintzaira.fr

Proiektu deialdiaren araudia Mintzairaren webgunean eskuragarria da.

(copie 12)

Bazenekiena?

Euskararen Erakunde Publikoa

Euskal Elkargoa Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) kide da, Departamenduaren, Eskualdearen eta Estatuaren ondoan.
EEPren misioa, euskararen aldeko hizkuntza politika partekatuaren finkatzea eta obratzea da.
Irakaskuntzaren egituraketa eta garapena, bai eta eragile pribatuei buruzko sustengua, bereziki EEPren gain dira.

EEP gehiago ezagutzeko.

Actualités ArtikuluakActualitats