Prochain conseil communautaire le 28 septembre 2024
La prochaine séance du conseil communautaire aura lieu le 28 septembre 2024. La séance publique se tiendra à l’Auditorium Henri Grenet – Cité des Arts…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2024-09-13 (e)an argitaratua
Ondarearen Europar Egunen 41. edizioa “itsas ondarearen” inguruan izanen da eta Zokoako gotorlekua ohoretan izanen da; irailaren 20an, ostiralean eskoletako haurrentzat irekiko da eta larunbatean eta igandean jende guzientzat. Hitzaldiak, erakusketak eta bisitak ezinbesteko leku horren ezagutzeko parada izanen dira. Euskal Hirigune Elkargoak segurtasun neurriak hartuko ditu bertan, 2017az geroztik hura baita gotorlekuaren kudeatzailea.
Egitarau aberatsa Ondarearen Egunen karietara
Zokoa gotorlekuaren barnealdea ikusteko bisita zainduak iraganen dira Ondarearen Egunen asteburuan. Euskal Elkargoa, Errekoletoak AOIZa, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badiako herriarteko sindikatua eta Ziburuko Herriko Etxea elkartu dituen proiektu kolektiboa da:
“Zokoako gotorlekua” erakusketa: Itsas Begia elkarteak sortu Zokoa gotorlekuaren maketaren ezagutzea. Elkarteko kideek gotorlekuaren bilakaeraren ardatz nagusiak aurkeztuko dituzte:
Larunbatean eta igandean: 16:00etan
Hitzaldia: Zokoa, gotorleku bat itsasoan
Nicolas Faucherre fortifikazioen historialariak eta arkeologoak argitan ezarriko ditu Frantzian hedatu ziren defentsa-sistemaren barne zen Zokoa gotorlekuaren berezitasunak.
Irailaren 20an, ostiralean: 18:30ean
Gotorlekuaren bisitak Euskal Hirigune Elkargoaren partaidetzarekin.
Gertakari horren osatzeko bisita zainduak antolatuko dira 2024-2025. ikasturte osoan jende guzientzat eta eskolentzat.
Zaharberritzea urteetan zehar
Badu zenbait urte Euskal Hirigune Elkargoa ondare kulturaleko eraikin nagusi horren zaharberritzen hasi dela leku hori herritarren egunerokoan errotua den bizi espazioa egiteko.
Zaharberritze obrak epe luzera eginen dira. Euskal Elkargoak, Ziburuko Herriko Etxearekin lankidetzan, okupazio iragankorretarako norabideak lantzen ditu zaharberritze denboran lekua biziarazteko. Gotorlekua Ondarearen Europar Egunen karietara bisitaraztea proiektu horren barne da.
Beste proiektu batzuk jakinaraziko dira zaharberritze obrak aitzinatu arau.
La prochaine séance du conseil communautaire aura lieu le 28 septembre 2024. La séance publique se tiendra à l’Auditorium Henri Grenet – Cité des Arts…
Zokoako gotorlekuaren gune historikoa berriz ere irekiko da irailaren 20tik goiti Ondarearen Europar Egunen karietara. Urte guzian bisitak antolatuak…
La prochaine séance du Conseil permanent aura lieu ce mardi 17 septembre, à 18h30. La séance publique se tiendra en salle du Conseil, au siège de la…