Mintzalasai, euskararen hitzordua

Artikulua euskaraz irakurgai da

Irailaren 23tik 29ra, Mintzalasai festibalak euskarazko animazio anitzak proposatzen ditu: iniziazioak, tailerrak, kontzertuak eta beste ikusgarriak.

2019-09-18 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Urte osoan zehar, Mintzalasai elkarteak lan egiten du euskara hirialdean errotzeko helburuarekin. Elkartearen ekintza nagusia gelditzen da BAB aldean antolatzen duen festibala irailaren 23tik 29ra. Zazpi egunez, Mintzalasai elkarteak herritarrak euskara partekatzera gomitatzen du: tailerrak, iniziazioak, ate irekiak, ikusgarriak, pestak... Animazioak urririk dira, salbuespen bakar batekin: Aske Musikala (5€) komedia musikala. 

Aurten ere, festibalak jende zabala sentsibilizatzea du helburu. Iniziazio proposatuak dira euskara gutti hitz egiten dutenei baita ez dakitenei ere. Guraso erdaldun eta haur euskaldunen arteko jarduerak ere proposatzen dira. Orotara, 30 egituretan hedatuko diren 45 jarduera ditu aurtengo egitarau aberatsak. 

Informazio gehiago mintzalasai.eus.

Egitarau osoa https://mintzalasai.eus/berriak/3294-egitaraua_sarean_da!

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda