Haurtzaindegi berria Bardozen: izen emateak irekiak dira

Artikulua euskaraz irakurgai da

Bardozeko Eihartzea haurtzaindegiak ateak irekiko ditu 2021eko azaroan, Hurbileko zerbitzu-etxearen baitan. Izen emateak irekiak dira.

2021-05-06 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Bere ateak 2011ko azaroan irekiko dituen Eihartzea Bardozeko haurtzaindegia, Euskal Elkargoak kudeatzen duen 11. haurtzaindegia da. 320 m²-ko azalera duten lokal berrietan kokaturik, 20 haur har ditzake aldi berean. Egitura, astelehenetik ortziralera irekia izanen da, 07:30etik 18:45era. Haurren aldean, 6 agentek, sukaldaritzako agente batek eta zuzendari batek osatuko dute taldea.

Lokalak hona honetan osatuak dira: harrerarako ataria, egongela, bi aktibitate-gela, jantokia, aldatzeko-gela, lau ohetegi, zuzendaritza-bulegoa, lokal teknikoak eta kanpoaldeko eremu bat, korralea eta lorategiarekin. Proiektu pedagogikoak aurreikusten du espazioak haur guziei irekitzea eta adin taldeak nahastekatzeko aukera. Gelak, ken daitezkeen trenkadaz osatuak dira, aktibitate komunak egiteko.

Kalitatezko apairuak eta harrera eleanitza

Haurrei zerbitzatutako apairuak, berrikitan bere zerbitzuaren kalitateari esker « Bio-engaiatu erakunde » gisa labelizatua izan den Bidaxunealdeko sukalde zentralean apailatuak izanen dira, eta produktuen %50a ekoizpen iraunkorrez osatuko da (bio eta kalitatezko labelak), hauen artean %20, Bio laborantzatik datozenak.

Bidaxunealdeko hirueleduntasuna (frantsesa-euskara-okzitaniera gaskoia) kontutan hartuz, aitzinikusia da, familien hautuz proposatzea, frantsesa-euskara harrera elebiduna eta okzitaniera gaskoiari buruzko sentsibilizatze ekintzak urte osoan.

Xehetasunak eta izen emateak

Noémie Lesbats zuzendariarekin harremanetan jarriz: 05.59.55.53.97 / multiaccueil.paysdebidache@communaute-paysbasque.fr. Hitzordu bat finkatua izanen da, eskaeraren modalitateen zorrozteko. Lekuen esleitzeko batzordea maiatz hondarra/ekain hastapenean bilduko da.

Hurbileko Zerbitzu-etxe berri bat Bardozen

Haurtzaindegi hau, Euskal Elkargoak eta Bardozeko Herriko etxeak eramaten duten Hurbileko zerbitzu-etxearen proiektuaren baitan sartzen da. Azken hau ere, 2021eko urte hondarrean irekiko da, handitua eta osoki arraberritua izan den 19. mendeko Eihartzea etxearen baitan kokatuko da.

Zerbitzu publikoko eskaintza zabal bat proposatua izanen da herriaren erdian eta Osasun etxetik hurbil.

Eihartzea Etxe arraberrituan aurkituko dira: harrera-gune bat, publikoarenganako zerbitzu-permanentziak France Services labelizatua den gune batean, herriko posta-agentzia eta Ipar Euskal Herriko Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroaren adar bat (etxez etxeko laguntza-zerbitzuak – laguntza hornitzailea eta mandataria, elikadura banaketa), bilkura-gela bat.

Hedapen berrian: elkargo-haurtzaindegia eta herriko etxeak kudeatzen duen ludo-mediateka.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda