Vivez le Pays Basque en V.O !
La Communauté Pays Basque et l’Office Public de la Langue Basque lancent à nouveau cette année une campagne de communication pour encourager les…

Artikulua euskaraz irakurgai da
2023-05-12 (e)an argitaratua
Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak erakunde hauen lankidetzaren emaitza dira: l’Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa, l’Université Bordeaux Montaigne (UBM), l’Université de Pau et des Pays de L´Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP), Euskampus Fundazioa eta CNRS/IKER zentroa. Halaber, mugaz gaindiko tokiko erakunderen babesa dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Communauté d’Agglomération Pays Basque eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea eta erakundeena. Aurten, Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux (MSH Bx) zentroak bat egin du proiektuarekin.
Lehenengo edizioak agerian utzi zuen oso eraginkorra dela kulturarteko eta eleaniztuna den ezagutza zabaltzeko gune estrategiko eta nodo gisa, eta erakutsi zuen mugak gainditzeko gaitasuna duela ezagutzak partekatu eta topaketa-sareak sortzeko xedean, epe labur, ertain eta luzera aukera eta proposamen berriak ekar ditzaten. Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak mugaz gaindiko herritarrei, ikaslego eta mundu akademikoari zuzendurik daude eta agerian jarri nahi dute unibertsitateek eginkizun proaktibo bat dutela ekonomia-, gizarte- eta lurralde-arloan kohesionatuagoa dagoen mugaz gaindiko gune bat sortzeko orduan, Europako mugaz gaindiko beste eremu batzuetan lortu den moduan.
Ikastaroetako hizkuntzak Euroeskualdeko hiru ofizialak izango dira (euskara, frantsesa eta gaztelania), baita ingelesa ere, eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioa azpimarratzeko. Aurrez aurre egingo dira eta, gainera, programazioaren zati bat online ikusi ahal izango da zuzenean. Lurraldearekin lotutako zenbait jarduera kultural eta ireki barne hartuko dituzte.
Edizio hau 2023ko uztailaren 17tik 26ra bitartean izango da eta 12 ikastaro izango ditu
La Communauté Pays Basque et l’Office Public de la Langue Basque lancent à nouveau cette année une campagne de communication pour encourager les…
Plus d’un millier de personnes ont assisté aux Cours d’été transfrontaliers 2023. Un franc succès pour ce rendez-vous qui favorise le partage des…
En ouverture des Universités d’été transfrontalières, Jean-René Etchegaray, Président de la Communauté Pays Basque et Eider Mendoza Larrañaga, Députée…