Ipar Euskal Herria: 10 bisita euskaraz

Artikulua euskaraz irakurgai da

Museo ainitzek euskarazko bisitak eta animazioak eskaintzen dituzte. Antologia.

2020-08-13 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Udan, euskal museoak euskaraz bisitatzeko hainbat aukera daude. 

Olhaberri, Bankako Meatzeen interpretazio zentroa

Olhaberri interpretazio zentroak Banka herriaren jatorria eta meatzeen historia ezagutzeko aukera ematen du. Bankako meatzeak Europan hobekien kontserbatu direnen artean sailkatuak dira. 
Bisita euskaraz: Asteartez-Asteazkenez-Ostiralez, 10:30ean

Herauskorritxe euskal mitologiaren gunea Atharratzen

Euskal mitologian murgiltzeko gunea, bideoa, soinuak eta marrazkiak eskaintzen dituzten 5 gaikako moduluen bidez. Leku inspiratzaile eta lasaigarria, leienda ainitz sortu ziren mendien oinean.
Euskarazko bisitak, gutienez 6 pertsonez osaturiko taldean

Sarako leizeak

Sarako leizeak, urte osoan 14 °C-an, Larrun mendigunearen bihotzean kokatuak dira. Bisita gidatuak, soinuz eta argiz, ordu bat irauten du eta José-Miguel de Barandiaran antropologoaren arabera Euskal Herriaren jatorriaren eta mitologiaren sekretuak ezagutzeko aukera ematen du. Haurrek gauenarak ikusten dituzte, eta duela 10.000 urte baino gehiago bertan hibernatzen zuten harpeetako hartzak irudikatzeko  gomita luzatzen zaie.
Aplikazio batekin bisita euskaraz egiteko aukera bada, entzungailuak ekarri behar dira. 

Ospitalea Irisarrin

Euskal ondareari eta kulturari dedikatua den hezkuntza-zentro ludiko eta pedagogiko hori XVII. mendeko Maltako Ordenaren komanderia zahar batean dago. 
Bisitak euskaraz.

Lorategi botanikoa, Donibane Lohizunen

Itsasoaren gainean kokatua, Paul Jouvet lorategi botanikoak, euskal kostaldeko natur inguruneetako landareak eta tokiko klimari egokituak diren barietate exotikoenak ezagutzeko parada ematen du.
Gida txiki batek gazteenen ibilbidea laguntzen du eta urtaro guzietako animazioak biltzen ditu. 
Bisita librea euskaraz, panelak eta bisita-liburuxka elebidunez dira.

Pilotaren eta xisteraren ekomuseoa Senperen

Xisteraren jatorria eta pilota baten fabrikazioaren zein kirol enblematiko horren sekretuak ezagutuko dituzu. Pantaila handian pilota partida zati oroigarrienak ere proiektatzen dira.
Bisita euskaraz

Ondarearen Etxea Ainhoan

Ondarearen Etxeak, pantaila panoramiko bati esker, denboran zehar bidaiatzeko eta Ainhoako herrixka eta bastidaren historia eta Xaretako mugako xoko sekretuak ezagutzeko.
aukera ematen du. 
Filma euskaraz ikus daiteke. 

Ezpeletako biperra sor-markako (AOP) interpretazio-zentroa

Espazio ludo-pedagogiko horri esker, munduan zehar ezaguna den ongailuaren kultura ezagutu daiteke.
Ostegun, ostiral eta larunbatetan bisita librea, 7 lagunez osaturiko taldean. 

Herria ezagutzeko Ateka zentroa, Itsasun

Herriaren erdian da, pilotalekutik hurbil, eta bertako ondare historikoa, landaredi eta aberediaren ezagutzeko aukera ematen du, eta gerezi ospetsua ere bai. Ibiltariendako, herritik abiatzen diren ibilaldiak aurkezten diren gune bat bada. 
Bisita librea euskaraz, proposatzen diren panel guziak elebidunak dira.

Euskal Herriko Hilarrien interpretazio zentroa, Larzabalen, 

Milaka diren disko formako hilarriek euskal hilerri ainitz apaintzen dituzte. Larzabalen, interpretazio zentro bat eskaintzen zaie lekuko hilobi-artearen eta haren ikur eta seinaleen hobeki ezagutzeko. Bilduma aberatsa, euskal probintzietako 100 monumentu baino gehiagoz osaturiko aire zabaleko ibilbide batean ikusteko, panel eta bideo argigarriekin apaindua. Xehetasun dibertigarri bat: giltza ondoan den Herriko etxean, edo herriko saltegietan eta Larzabaleko jatetxean bildu behar da. 
Bisita eta diaporama euskaraz.

Actualités ArtikuluakActualitats