Berpiztu, kultura suspertzeko plana: dirulaguntzak prest daude

Artikulua euskaraz irakurgai da

Ipar Euskal Herriko kultura-eragileek oraindanik aurkez dezakete Berpiztu Kultura Suspertzeko Planaren izen-emate dosierra. Euskal Elkargoaren webgunean, horretarako atal berezi bat sortu da; kultura-eragileak desmartxa horietan laguntzea du xede.

2021-03-05 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Kultura sektoreari bereziki eragiten dion ezohiko osasun-egoeraren testuinguruan, Euskal Elkargoak aterabide zehatzak eta eraginkorrak eskaintzen ditu kultura-eragileei laguntzeko. Hala, 2020ko abenduaren 19an, Euskal Elkargoko kontseiluak hiru urterako bali den kulturari laguntzeko 1,2 milioi euroko plana onartu zuen. 

Norentzat?

Berpiztu laguntza planaren helburua da artistek epe labur eta ertainean –ondoko hiru urteetan– beren jarduerei berriz ekitea, jakinik kultura ekitaldiak ohiko erritmoan berrabiarazteko datari buruzko ziurgabetasun handia dagoela.
Lurraldeko kultura-eragile guziei zuzentzen zaie, hala nola ikuskizun biziaren, musikaren eta arte bisualen alorreko eragileei.

Nola egin eskaera bat?

Programaziorako, mugikortasunerako, komunikaziorako eta abarrerako laguntzak... 
Orotara zazpi baliabide pentsatu dira kultura-premiari erantzuteko eta Ipar Euskal Herriko artista profesionalak publikoaren aitzinera itzultzen laguntzeko. 
Euskal Elkargoaren webgunean atal berezi bat sortu da, zeinak baliabide horietako bakoitza zehazten baitu : https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/bizi/kultura/berpiztu-kultura-suspertzeko-plana.

Han aurkituko dituzu izen-emate dosierra betetzeko argibide guziak, dirulaguntza eskatzeko formularioak eta egutegiak.

Oharra: 7 baliabide horien artean, bi proiektu deialdi ondoko asteetan eginen dira.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda