Points de vue #8 : tokiko eta nazioarteko 11 artiste berri 2024ko ediziorentzat
Irailaren 6 honetan, Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariak, Antton Curutcharry, Kultura…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2024-09-05 (e)an argitaratua
Euskal Hirigune Elkargoak Baionako Hiriarekin batera eramana, Points de Vue festibalak urtez-urte, arrakasta ederra lortzen du. Bere historian lehen aldiz, gonbidatu hamaika artistek bereziki zuri eta beltza landuko dituzte.
Urriaren 1etik 15era, Sohüta eta Ahurtiko herriek bi artista hartuko dituzte bi egonaldi burutzeko. Urriaren 16tik 20ra berriz, Festibalak Baionako paretak bere eginen ditu. Elsa Langlais, aurkezpenean hor zen mosaiko artista baionarra Rail Bayonnais-ra doazen eskaileretan ariko da.
Baionako Hiria festibal honi oihartzun berri bat ematera ahaleginduko da, beste ekitaldi batzuekin elkartuz, « hiri-kulturen hilabetea » deituriko gertakariaren baitan. Irail hondarrean Baiona Gainetako hego gunean eginen den Zup'In skate-lehiaketak, eta zenbait aste berantago iraganen den Beat Streat Day Hip-Hop nazioarteko dantza-lehiaketak, Points de Vue festibalaren egitaraua modu abantailatsuan osatuko dute. Street art-aren, breaking-aren eta lerra-kirolen koloreekin jantzia, Baionako udazkenak hiri-kulturak ospatuko ditu!
Zuri & Beltz
Ber-asmatzeko nahia argiki azaldu da zuri eta beltzaren hautuaren bidez. Apustu artistiko hau ez dagokio hausazko erabaki bati eta zorroztasunik handienari dei egiten dio edukia eta formari dagokionez. Urritasun hau Festibalak eduki berrerabilgarriak sortzeko hautuan ere topatu ahal izango da. Apustu artistikoaren bidez festibala Zigor artistaren “Malda bizi” erakusketari lotzen zaio, hau ere zuri eta beltzean. Baionatik abiatu zen, orain Irisarriko Ospitalean da eta azarotik goiti Maulen izanen da. Artistaren esaldi batek Festibalaren apustu artistikoa adierazten du:
“Zaila egiten zait koloreari kolorea jartzea. Zuri-beltzak koloreak ezkutatzen duena esaten uzten dit. Koloreak asmatzeko aukera ematen digu, eta zuri-beltzak, agian, ezagutzeko aukera.” Zigor
Sohüta, inklusibo eta berdinzale
Baionan 2017an sortu ondotik, Festibala Ipar Euskal Herrira hedatu da 2021etik. Sohütan, Ladybug artistak mural bat konposatuko du herritarrek karrika izenen feminizazioaren inguruan eraman lana balioztatzeko. Inklusio eta berdintasun gaien inguruan ere lan eginen du Eperra ikastolako eta Gaztelaïa eskola publikoko haurrekin.
Ahurti, Roland Barthes-en zeinura
Àhurtin, Benjamin Jeanjean artista bere hizkuntza sinboliko eta onirikoaren eta Roland Barthes-en literatur-oinordekotza elkartu nahian ariko da, kitzika. Idazleak zeinuei buruz eraman lanean oinarrituko da bereziki. Francis Jammes eskola publikoko haurrekin elkartzea pentsatua da egonaldi denboran.
Lekuko eta nazioarteko artistak
Bi egonaldiekin, hamaika gunetan ariko dira orotara lekuko sei eta nazioarteko bost artista. Proiektu partehartzaileak izanen dira tartean. Angeluko Cantau lizeoan Frantziako Arte eta Diseinu Diploma prestatzen duten 40 ikaslek workshop bat burutuko dute hala eta collage erraldoi bat sortuko da herritarrekin elkarlanean, bakoitzari hiria interpretatzeko parada emanez. Lanen zati bat aldi baterakoa izango da, aldi bateko esperientziak sortuz..
Irailaren 6 honetan, Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariak, Antton Curutcharry, Kultura…
Irailaren 4tik 16ra, Frantziako Koreografia Zentro Nazional Malandin Biarritz Baletak antolatu « Maitaldia » itzultzen da. 34. edizio honentzat,…
ostirala 03 mai au igandea 05 urt
Catégorie(s) : Culture