Episode 7 : La science pour guider l'action publique
Pour conclure notre dossier, nous avons recueilli le témoignage de scientifiques qui conduisent des programmes de recherche liés à la qualité de…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2022-08-24 (e)an argitaratua
Sartze honetan, Euskal Elkargoak berriz ere “Vivez le Pays Basque en V.O.” (Euskal Herria jatorrizko bertsioan bizi ezazu) kapaina abiatzen du helduak sustatzeko euskara ikastera; aurten, EEPk sostengaturik.
Molde umoristikoan eta berezian eramana da kanpaina, alabaina, lema guziak euskara-frantsesa homofonoekin eta homografoekin eraikiak dira eta euskara ez dakitenen jakin-mina pizten dute. Irudi bereziak sortu dira, umorez beteak, euskaldunei zuzenduak dira haien hurbilekoak euskara ikastera bultzatzeko.
Lotua den web orria
Kanpaina hori www.japprendslebasque.com webgunean ikus daiteke, eta lurraldean diren formakuntzak eragileak biltzen ditu. 5 formakuntza-erakundeek (AEK, Urruñako Adixkideak, Angeluko ikasleak, Angeluko Elealdi, Baionako Jakinola) parte hartu dute kanpainaren prestaketan. Herriek hedapenenean parte hartuko dute.
“Euskal Herria maite duzu, oraino gehiago maita ezazu”
2021eko film labur-laburren arrakastaren ondotik (BAI eta MAITE ZAITUT) beste film bat egin da, beti ere komediazkoa. Sare sozialetan agertuko da eta TVPIn, baita ere lurraldeko zinema geletan: Donibane Lohizuneko le Sélect; Mauleko Maule Baitha; Donapaleuko Saint-Louis; Hendaiako Les Variétés; Kanboko L’Aiglon; Hazparneko Haritz Barne; Donibane Garaziko Le Vauban: Getariako Getari Enea.
Zergatik helduak?
Datu soziolinguistikoek erakusten dute euskaldunen kasik erdiak 50 urte baino gehiago dituela. Bestalde, lehen mailako irakaskuntzako ikasleen %40k hezkuntza elebiduna segitzen du, eta azken urte hauetan kopuru hori etengabe emendatzen ari da. Baina bi belaunaldi horien artean, 25-49 urtekoetan, % 16k baizik ez daki euskaraz. Beraz, ezinbestekoa da publiko horrek euskara ikastea euskara lurraldean biziarazteko eta haren transmisioa bermatzeko.
Pour conclure notre dossier, nous avons recueilli le témoignage de scientifiques qui conduisent des programmes de recherche liés à la qualité de…
Dans ce nouvel épisode, nous nous intéressons aux politiques de l'eau et aux défis auxquels le territoire est confronté. Nous sommes allés interroger…
Nous poursuivons notre tour d'horizon des solutions de terrain, à la rencontre de Puntxo Oxoby. Jeune éleveur installé à Saint-Martin d'Arrosa, il a…