2022ko Klima Astea: ESPAZIOAren birkonkistatzera Euskal Herria antolatzeko!

Artikulua euskaraz irakurgai da

Partaide anitzekin batera, Euskal Elkargoak KLIMA Euskal Herriko klimaren astearen bigarren edizioa antolatzen du urriaren 8tik 16ra, antolaketa iraunkorraren gaiaren inguruan. Berrogeita hamarretik gora hitzordu proposatu dira lurraldean zehar, jendeak informa daitezen, hezi, forma eta ekin dezaten, noski.

2022-09-29 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Lurraldearen antolaketa bertutetsu eta orekatua da Euskal Elkargoaren lurralde proiektuaren giltzarrietako bat, hala baliabideen zaindu beharra betetzeari dagokionean nola Euskal Herria guztiz bizirik den eta bizileku den lurraldea izan dadila eginez. Baina horrek dakarren ekuazioa ez da begien bistakoa: Euskal Herriaren ezaugarriak baitira oso erakargarri izatea eta jende gehien-gehienentzat eskuragarri litezkeen bizitegien eskasia. Aldi berean, baliabideen zaindu beharrak eta Klima eta Erresilientzia Legearen aplikazioak lurren artifizialtzea zorrozki murriztera behartzen gaituzte. KLIMA Asteak, Euskal Herriaren Antolaketa eta Arta lemapean, elkarren kontrajarririk diruditen bi egiteko horien gaineko hausnarketara deitzen gaitu, bai eta elkarrekin etorkizun jasangarri eta desiragarri baterako aterabideak prestatzera.

Lurraldearen antolaketa, energia eta ekologia trantsiziorako bidea

Herri barneak dinamizatzea baserrialdea desitxuratu gabe, eraikin zaharrak arduraz zaharberritzea, beroguneak ekiditea, naturari leku handiagoa egitea hiriaren barnean… Hor dira hainbat gai aurtengo egitarauaren muinean, hainbat moldetan landuko ditugunak: mintzaldiak, erakusketak, ibilaldiak, ateak zabalik, txirrinda jardunaldiak, mahai inguruak, zinema-eztabaidak, ibilketak edota pedagogia ateraldiak. Ia 50 hitzordu proposatuko dira jendeak jokagai horietaz ohartarazteko eta, batez ere, ekitera gonbidatzeko.

Egitaraua ezagutzeko, hemen klika

Bi mintzaldi nagusi lurralde kontrastetsuetan

Bi mintzaldi nagusi lurralde kontrastetsuetan

Euskal Elkargoak bi mintzaldi antolatu ditu ibilbide kontrastetsuak eginik dituzten lurraldeetan  

  • Eraikin zaharrak berriztatzeari buruzko mintzaldia: aterabide ekologiko eta ekonomikoa?
    Urriaren 11 asteartean, Donapaleun, Collectif Encore arkitektura agentziarekin.

Collectif Encore arkitektura eta paisaia agentziak eraikin zaharrak berriztatzeko proiektuei ekiteko manera inarrosten du. Bizitegien eskasia eta lurren gehiegizko artifizialtze testuinguru batean, Collectif Encore agentziak eraikirik dena hobe kontuan hartzearen alde egiten du, proiektuaren aitzinetik jadanik eginik denaren ahala eta joritasuna agerian emanez. Ekonomia eta ekologia soiltasuna, ingurumena hobe kontuan har eta hobe ulertzea, jokagai horiek landuko ditu mintzaldi horrek hainbat adibideren bitartez.

  • Mahai ingurua, gainberoketa eta higadura: nola gure itsas hegia egokitu?
    Urriaren 14, ostiralean, 18:00etan, Angelun

 Nola aurreikusi gure itsasertzeko herrien antolaketa eta arta iraunkor eta orekatuak klima nahasmenduei loturiko tentsio testuinguru batean: jardunen eta hornikuntzen gibelatzea lurrak artifizialdu gabe, jadanik artifizialdurik diren lurretan trinkotzea berogune gehiago sortu gabe, etab. Dauden jokagaiak ulertu eta aterabide zehatzak proposatzeko, honako hauek bilduko dira mahai ingurura:

Jean-René ETCHEGARAY (Euskal Elkargoaren lehendakaria), Nicolas CASTAY (Itsas Hegia IPE-GIP - zuzendaria), Colin LEMÉE (Itsas hegiko arriskuei buruzko ingurumen psikologian doktorea - Auxilia), Laurence ROUÈDE (Akitania Berriko Eskualdearen Lurraldeen eta Kontratualizatzeen Zuzentasunaren eta Garapenaren arduradun lehendakariordea), François DURQUETY (Plantons 1 million d’arbres (milioi bat zuhaitz landa ditzagun) proiektuaren arduraduna - Bordele Metropolia), Guillaume CANTAGREL (Grand Parc Garonne (Garonako parke handia) egitarauaren zuzendaria - Tolosa Metropolia), Sylvanie GRÉE (Nantes - D'ICI LÀ agentziaren zuzendaria), Lionel SEVILLA (Baiona Hiriaren Natura Ondarearen eta Bioaniztasunaren arduradun zinegotzia).

Mahai inguruetarako izena emateko, hemen klika

(copie 22)

Toki mailara gehiago hurbilduz, Euskal Elkargoaren lurralde eremuek beren lurraldean zentzua duen antolaketari loturik diren gaien gaineko ekitaldiak proposatzen dituzte:

  • «Euskal Herriko itsas hegiko arriskuen kudeaketa estrategia» mintzaldia Itsasertzeko IEZI elkartearekin, Hendaian (Asporotsttipi, Euskal Erlaitzaren Etxea, Abadia eremua) urriaren 15ean, 10:30etik 12:00etara
  • «Errobin, guztiak txirrindaz klimaren alde» jardunaldia, Kanbon (San Josef parkea, Bernadette Jougleux azoka) urriaren 8an, 11:00etatik 19:00etara
  • «Garazi txirrindaz» jardunaldia Donibane Garazin, urriaren 16an, 9:00etatik 12:30era
  • «Gaztainaren pizkundea Euskal Herrian» mintzaldi-eztabaida, Hazparnen (Hazparneko Lurraldeko Elkargo Eremuaren Etxea) urriaren 12an, 19:30etik 21:30era
  • «Burge-Erreitiko ondarea eta etxaldeak ezagutzeko» ibilaldia, urriaren 15ean, Burge-Erreitin (Erreitiko herriko etxea) 9:15etik 14:00etara
  • «Uraren kudeaketa eta klima larrialdia» mintzaldia, Maule-Lextarren (Mauleko zerbitzuanitzeko zentroa, Irati aretoa) urriaren 12an, 18:00etatik 20:00etara
  • «Gure lurraldeetako oihanak eraikuntza iraunkorren zerbitzura» mintzaldia eta bisita, Izura-Azmen (herriko etxea) urriaren 11n, 8:45etatik 12:45etara
  • «Lurraldea, Laborantza eta Elikadura» mintzaldia EHLGrekin, Lehuntzen (Kiroldegiko areto txikia) urriaren 15ean, 18:00etan.

Klimaren astea bitartean bidaiatzea

Mintzaldietan parte hartuko dutenek elkarrekin bidaia dezakete, plantan eman diren plataformak baliatuz:

Klimaren aste osoan zehar, parte hartuko dutenek hemen ikus ditzakete ekitaldietara joateko autoa ez beste aukerak: https://www.txiktxak.fr

 

Actualités ArtikuluakActualitats