MUGIKORTASUNAREN EUROPAR ASTEA: MUGAZ GAINDIKO ANIMAZIOAK SMARTMOB PROIEKTUAREN KARIETARA

Artikulua euskaraz irakurgai da

2021eko irailaren 16tik 22ra iraganen den Mugikortasun Iraunkorraren eta Mugaz Gaindiko Europar Astearen karietara, POCTEFA Smartmob europar proiektuaren partaideek elkarrekin bizikleta-animazio zenbait antolatu dituzte Hendaian, Hondarribian eta irunen, irailaren 18an eta 19an.

2021-09-14 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

“ENERGIAREN ALDE PEDALATZEA”

Bizikleta konektatu bat izanen da Hendaian, Hondarribian eta Irunen. Herri bakoitzak ekoitzi elektrizitatea kontatuko da hiru egun horien ondotik. Animazio horri esker jendea urritasun energetikoari sentsibilizatuko da. Animazio hori MSL Groupe eta Txiribueltak dute eginen.

Non eta noiz:

Hondarribiko Kasino Zaharrean, irailaren 18an, 10:00-13:00

Hendaiako Itsas etorbidean, Itsas ibilaldien Atarian, irailaren 18an, 16:00-19:00

Irungo Kolon Pasealekuan, 10:00-13:00

 

“SEGURTASUNA BIZIKLETAZ IBILTZEAN” TAILERRA

Parte hartzaileek deskubrituko dute nola ibil bizikletaz segurtasun osoz: aholkuak emanen zaizkie ukan beharreko jokabideez eta segurtasun ekipamenduak aurkeztuko zaizkie. Bizikleta istripuak murrizteko autoz saihestu behar diren jokabideak ere esplikatuko dira. Animazio hori Recycl’Artek du eginen. 

Non eta noiz:

Hondarribiko Kasino Zaharrean, irailaren 18an, 10:00-13:00

Hendaiako Itsas etorbidean, Itsas ibilaldien Atarian, irailaren 18an, 16:00-19:00

Irungo Kolon Pasealekuan, 10:00-13:00

 

BIZIKLETEN DIAGNOSTIKO TAILERRA

Adituek parte hartzaileen bizikleten egoera kontrolatzen ahalko dute eta beharrezkoak diren antolaketa eta egokitzeak gomendatu. Animazio hori Recycl’Artek eta Balatzak dute eginen.

Non eta noiz:

Hondarribiko Kasino Zaharrean, irailaren 18an, 10:00-13:00

Hendaiako Itsas etorbidean, Itsas ibilaldien Atarian, irailaren 18an, 16:00-19:00

Irungo Zabalgune Plazan, irailaren 19an, 16:00-19:00

 

Animazioak dohainik dira eta ez da aitzinetik izenik eman behar.

 

Actualités ArtikuluakActualitats