Achats responsables : L'association AIMA récompense l'engagement de la Communauté Pays…
Pour la deuxième année consécutive, la Communauté Pays Basque va recevoir le prix du « Meilleur acheteur responsable » dans la catégorie Collectivités…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2022-06-10 (e)an argitaratua
Eüskal Alkargoak, Euskaraz josta baliabidea sortü dü, eüskararen erabilpenaren garatzeko inganiogüneetan. Egünko egünean, hainbat egitürek eüskarazko batzarri bat proposatzen düe, hala nola Eüskal Elkargoak joanarazten dütüan 9 inganiogünetarik 4etan : Ortzaize, Arrosa, Donibane-Garazi eta Irisarrin. Üda hontan, eskeintza hau azkartüko da, sortüko den Idauze Mendiko inganiogüne berriari esker.
40 haurren errezebitzeko doitürik date eta eüskarazko arialdiak proposatüko dütü 3 eta 11 urte arteko Xiberoko haurrer. Astelehenetik ostiraleala zabalik date, 07 :30tarik 18 :30tara, üztailaren 11tik agorrilaren 5eala. BAFAdün diren 5 animazale eüskaldunek düe talde pedagogikoa osatüko. Arialdi esbardinak proposatüko dütüe, ateraldi eta trükatzeak ere beste lürraldeetako inganiogüneekin.
Renée Carrique, Idauze-Mendiko aüzapeza eta Eüskal Elkargoako lehendakariordea, bozten da : « gure gazteria eüskarazko eskeintza osoaz baliatüko da, Xiberoko eskoletan proposatzen den eüskarazko eskeintzaren osagarritasunean ».
Praktikoa
Izenaren emaiteko : https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/enfance-et-jeunesse/le-mercredi-et-les-vacances/accueils-de-loisirs-de-soule
Permanentziak antolatürik dira arramaiatzaren 11an, neskenegünarekin eta ekainaren 15ean, asteazkenarekin, Maule eta Atarratzeko France Services etxeetan, 09 :00tarik 12 :30tara.
Labelizatze baliabide honi esker, inganiogüne pübliko edo pribatüak lagüntzen dira eüskarazko batzarri baten antolatzen eta egitüratzen. Eüskal Elkargoak 4 modelo proposatzen dütü, batzarri elebidünetik osoki eüskaraz doan zerbütxü bat arte eskeiniz.
Pour la deuxième année consécutive, la Communauté Pays Basque va recevoir le prix du « Meilleur acheteur responsable » dans la catégorie Collectivités…
Chaque année, la Communauté Pays Basque traite près de 27 millions de mètres cubes d'eaux usées, l'équivalent de 30 piscines olympiques par jour !…
Euskal Hirigune Elkargoak eta Estatuak, uztailaren 18 honetan, ostegunez, “Aloimenduaren alde engaiatutako lurraldeak” kontratua izenpetu dute. 3 500…