Euskal hirigune elkargoak publiko orokorreko komunikazio-kanpaina bat abiatzen du helduek euskara ikasteko

Artikulua euskaraz irakurgai da

Euskal Hirigune Elkargoak komunikazio kanpaina zabal bat abiatzen du, ikasturte hastapen honetan helduek beren izena eman dezaten euskara ikasteko. Erakundea engaiatua da, Euskara garatzeko ezinbestekoa den publiko sail honen sustatzen.

2020-09-09 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Lehen aldia da. Irailaren 9an eta hilabete osoan, Euskal Hirigune Elkargoak komunikazio kanpaina zabal bat abiatzen du helduen izen emateen laguntzeko euskara kurtsoetan. Bere lemak, '"Vivez le Pays Basque en V.O" (Euskal Herria jatorrizko bertsioan bizi ezazu) euskara jakiteak ematen dituen abantailak agerian ezartzen ditu. V.O.-n ikusten den filma batek bezala – obraren funtsa atzeman eta autorearen asmoetatik ahal bezain hurbil izateko -  euskaraz mintzatzeak lurraldea bere aberastasun eta berezitasun osoan ulertzea ahalbidetzen du, dio filigranaz kanpainak.

 

Lotua den web orria
Kanpaina honekin batera, japprendslebasque.com webgunea sortu da, euskarazko ikastaroak ematen dituzten egitura guziak zerrendatzen dituena.  
Helduentzako euskara ikastaroak proposatzen dituzten 4 formakuntza-erakunde nagusiak:

  • AEK: 15 formakuntza zentro lurralde osoan
  • Adixkideak Urruñan
  • Angeluko ikasleak Angelun
  • Jakinola Baionan 

Kanpaina hau erakunde hauekin elkar adituz egin da. 

Hunkitu nahi den publikoa
Kanpaina hau euskara ez dakiten helduen biztanleriari zuzendua da. Biztanle gehienak kostaldeko herrietan eta hiriguneko lehen aldirian bizi dira.  

Zergatik helduak? 
Datu soziolinguistikoek erakusten dute kasik euskaradunen erdiak 50 urte baino gehiago dituela. Bestalde, lehen mailako irakaskuntzako ikasleen %40k hezkuntza elebiduna segitzen du, azken urte hauetan etengabe emendatzen den kopurua. Baina, bien artean, aktiboetan eta guraso gazteetan (25-49 urte), euskaradunen zatia ez da %16tik goragokoa izaten. Ondorioz, ezinbestekoa da publiko honek euskara beregana dezan, euskara bere lurraldean bizi arazteko eta honen transmisioa bermatzeko. 

Le saviez-vous ?

Euskal nortasuna biziaraztea

Bere hizkuntza politikaren karietara, Euskal Hirigune Elkargoak tokiko zerbitzu publikoetan eskaintza elebiduna garatzeko helburua finkatu du. Gisa horretan, lankidetzan ari da Herriko etxe, haurtzaindegi, aisialdi zentro, Euskal Elkargoko Turismo Bulegoarekin etab…

Sentsibilizatze-ekintzak egiten ditu ere (ekitaldiak, lexikoak, guraso gazteak sentsibilizatzeko packa) biztanleek mintzaira horretaz jabetzeko gogoa pizteko eta lurraldean eskuragarri duten eskaintzaren berri emateko. Komunikazio-kanpaina hau azken zati horren parte da.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda