ABIAN! 2020 Saran izanen da, irailaren 25ean eta 26an

Artikulua euskaraz irakurgai da

Du ostirala 25 ira

Au larunbata 26 ira

Aurten, Euskal Elkargoaren kultur denboraldiaren hastapena markatzen duen ABIAN! hitzordu ibiltaria Saran izanen da, irailaren 25ean eta 26an.

2020-06-18 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

2020-2021eko kultur denboraldia prestatzen ari gara. Urtero bezala, ABIAN! gertakariarekin hasiko da: bi egunez, ikuskizunak urririk eta denentzat! 2018an Uztaritzen egin zen, 2019an Bidaxunen eta Bardozen, eta aurten, Saran izanen da, irailaren 25ean eta 26an. Hitzordu horretan artistak eta publikoa elkartuko dira eta dantza, zirku, antzerki ikuskizunak eta lurraldean eta herritarrekin irudikatu proiektu artistikoak izanen dira.

ABIAN! egoerari egokituko zaio, zuek ontsa errezibitzeko!

Behar diren neurri guziak hartuko dira jendea eta artistak baldintzarik hoberenetan eta segurtasun osoz hartzeko, garai horretan indarrean izanen diren osasun murrizketen arabera.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda