Essai annuel sur les poteaux et bouches incendie à Hasparren
Les poteaux et bouches incendie de la commune de Hasparren vont être vérifiés jusqu'à la fin d'année.

Artikulua euskaraz irakurgai da
Lehen eguna ostirala 13 urr.
Azken eguna igandea 15 urr.
Hastapeneko tenorea 10:00 Bukatzeko tenorea 13:00
2023-07-31 (e)an argitaratua
Klima astearen bururatzeko, Euskal Hirigune Elkargoak “O! Uraren Egunak” ekitaldia antolatuko du urriaren 13tik 15era, uholdeei, haien kausei eta ondorioei buruzko uste komunei kontra egiteko.
Mahai-inguruen, erakusmahaien eta bisiten bidez Euskal Elkargoaren ekintzak hobeki ulertzeko eta bakoitzaren erantzukizunak oroitarazteko parada eskainiko da. Zinema emanaldien eta animazioen bidez ezagutaraziko da ere ibaien ibilbidea arro hidrografiko mailan, ur goratze eta uholde arriskuak, horretara nola presta eta nola iharduki.
Urriaren 13a, ostirala, 09:00 > 16:00
Erabilera anitzeko eremua, Ziburu
Marion Bois kazetaria da eta film egilea. Hedabide batekin baino gehiagorekin elkarlanean ari izan ondoan (France Télévisions, TF1, TV7 Bordeaux...), bere ekoizpen etxea sortu du eta elkargo batzuk laguntzen ditu, bereziki uraren gaiaren inguruan. Hiru mahai-inguru animatuko ditu adituen, profesionalen eta hautetsien iritziak erkatzeko uholdeen prebentzioari buruz eta orokorkiago, ibai-erreken kudeaketari buruz.
Eztabaidei zuzenean eta nahieran so egiteko (chaîne youtube @CommunautePB)
Urriaren 13a, ostirala, 20:30
Aldibereko emanaldia Donibane Lohizuneko Le Sélect eta Mauleko Maule Baitha zinema-geletan
L'océan vu du coeur (2023ko iraila): dokumental horretan Hubert Reevesek, zientzialariz eta esploratzaile errabiatuz inguraturik, proposatzen du ezagutzea jendeen ekintzek zer eragin duten ozeanoaren eta haren bioaniztasunaren gainean, berriztatzeko ahalmen handia ukanik ere. Bizidunei egin omenaldia babestekoa duen gauza aberats, balios eta beharrezkoenean, beste espezien artean, gure planeta urdinean bizirik iraun nahi badugu.
Urriaren 14a, 10:00 > 17:30
Euskal Elkargoko egoitza, Baiona
Deskubritze jarduerak, trukadak uholde arriskua menderatzen ikasteko eta profesionalekin trukatzeko, Euskal Elkargoaren eginkizuna eta bakoitzaren erantzukizunak hobeki ulertzeko. Animazioetan parte har ezazu eta erakusmahaietan gaindi ibil zaitez gure lurraldeko arro hidrografikoak, ur handitze eta uholde arriskuak ezagutzeko, horretara nola presta eta nola iharduki jakiteko.
TENOREA | ANIMAZIOAREN IZENA | Iraupena | Gela | Adin kontseilatua | Erreserbatzeko lotura |
10:00 | “Cit'In Crise” rol jokoa Les Petits Débrouillards elkartearekin: bi talde buruz buruka ariko dira eta aterabide plan bat prestatuko dute ur handitzeei ihardukitzeko! | 2 oren | 39 | 11 urtetik goiti | Erreserbatzen dut |
10:30 | Esperientzien berri ematea Suteen eta Sokorrien Departamendu Zerbitzuarekin – SSDZ: esku hartzeei buruzko lekukotasunak, irakaspen konkretuak eta aholkuak uholdeen kudeaketari buruz. | 45min | auditorioa | denendako | Erreserbatzen dut |
11:00 | "Uraren ibilbidea & Lurraldea" tailerra Water Familyrekin: tailer ludiko horretan parte har ezazu klima aldaketaren testuinguruan uraren zikloaren eta jendeen jardueren eragina ulertzeko, eta aterabide berriak agerrarazteko eta ekimenak pizteko. | 1h30 | 40 | 16 urtetik goiti | Erreserbatzen dut |
11:30 | “Etxe erresilientea” animazioa Paueko uhaitzaren arroko Sindikatu Mistoarekin: etxe erresiliente baten maketa interaktiboaren bidez, uholde baten ondorioak esplora itzazu eta egokitze bat baino gehiago entsea itzazu, haien eraginkortasuna azter ezazu | 30 min | auditorioa | 10 urtetik goiti | Erreserbatzen dut |
12:30 | "Aléa très fort" filmaren proiekzioa: Rodano ibarreko paisaien kontenplazioa, artxiboko irudiak, adituen elkarrizketak eta ikusgarri grabaketak uztartzen dituen ipuin zinematografikoan murgildu zaitez. | 30 min | auditorioa | denendako | Erreserbatzen dut |
13:30 | “Uraren ibilbidea & Lurraldea » tailerra Water Familyrekin: tailer ludiko horretan parte har ezazu klima aldaketaren testuinguruan uraren zikloaren eta jendeen jardueren eragina ulertzeko, eta aterabide berriak agerrarazteko eta ekimenak pizteko. | 1h30 | salle 40 | 16 urtetik goiti | Erreserbatzen dut |
14:00 | “Cit'In Crise” rol jokoa Les Petits Débrouillards elkartearekin: bi talde buruz buruka ariko dira eta aterabide plan bat prestatuko dute ur handitzeei ihardukitzeko! | 2 oren | 39 | 11 urtetik goiti | Erreserbatzen dut |
14:30 | “Etxe erresilientea” animazioa Paueko uhaitzaren arroko Sindikatu Mistoarekin: etxe erresiliente baten maketa interaktiboaren bidez, uholde baten ondorioak esplora itzazu eta egokitze bat baino gehiago entsea itzazu, haien eraginkortasuna azter ezazu | 30 min | auditorioa | 10 urtetik goiti | Erreserbatzen dut |
15:00 | "Aléa très fort" filmaren proiekzioa: Rodano ibarreko paisaien kontenplazioa, artxiboko irudiak, adituen elkarrizketak eta ikusgarri grabaketak uztartzen dituen ipuin zinematografikoan murgildu zaitez. | 30 min | auditorioa | denendako | Erreserbatzen dut |
15:30 | “Etxe erresilientea” animazioa Paueko uhaitzaren arroko Sindikatu Mistoarekin: etxe erresiliente baten maketa interaktiboaren bidez, uholde baten ondorioak esplora itzazu eta egokitze bat baino gehiago entsea itzazu, haien eraginkortasuna azter ezazu | 30 min | auditorioa | 10 urtetik goiti | Erreserbatzen dut |
16:00 | “Erronken jokoan ari izan” rol jokoa IEZI elkartearekin: antolamendu mota desberdinei buru egin behar dieten herritar eta erabakitzaile politikoen lekuan jar zaitez ur handitzea aitzineko lurralde baten interrelazio historikoak eta geografikoak kontuan hartuz! | 1h30 | 40 | 10 urtetik goiti | Erreserbatzen dut |
16:30 | "Mémoire des inondations en vallée des gaves" filma (proiekzioa eta trukadak - auditorioa): 2013ko ekainean Uhaitzen ibarrean gertatu gertakariak deskodetu itzazu lekukotasunak eta artxiboko irudiak uztartzen dituen filmaren bidez. Deauville Green Awards, film arduratsuaren nazioarteko festibala - zilarrezko saria "Osagarria eta bizi kalitatea” kategorian, 2018an | auditorioa | denendako | Erreserbatzen dut |
Bisita iruzkinduak (toki batean baino gehiagotan)
Lurberria urtegia: Urdazuri gainean eraikia, 22 metro gora da eta 6 milioi m3 ur atxikitzen ditu 76 hektareako eremuan. Obra horri esker ibarraren ahultasuna ttipitu da urak gainezka egiten duelarik ur handitze ttipien edo ertainengatik.
Iraupena: 1 oren (ibiltzeko oinetakoekin jin)
Urririk, izena aitzinetik eman behar da (erreserbatzeko lotura)
Hitzorduaren tokia: 43°18'57.68"N 1°31'49.63"W
Ansoteko ordokia, Errobi eta ur handitzeak: bisita-animazioa Ansoteko Ordokiko ur-ingurumen bereziak ezagutzeko, bertan egin ibilbide ibiltari baten karietara.
Ansoteko ordokia gune hezean den 100 ha-ko eremu naturala da, Baiona sartzean. Ibaiaren ezkerrean da, Errobiri beheiti, baina hiriaren parte zaharrari goiti, eta badu aspaldi ordoki horrek ur handitzeak mugatzen dituela. Bisita-animazioan aurkeztuko den maketa interaktiboari esker arro hidrografikoaren funtzionamendua ulertzen ahalko da, ur handitzeak eragiten dituzten faktoreak ezagutu, baita ere ordokian duten eragin konkretua, 2021eko abenduko uholdearen adibidearekin.
Iraupena 1h30
Urririk, izena emanik: 05 59 42 22 61 edo e-postaz: ansot.museumbayonnefr
Zer ote da arro hidrografiko bat? Gure departamenduko ur guziak ozeanora isurtzen dira. Arro hidrografikoko ur-jarduera guziek eragina ukan dezakete ibaien eta itsasbazterreko uren kalitatean, eta ondorioak dituzte ere ur eta itsas inguruneetako bizidunen gainean. Barrako eta Izadia parke ekologikoko bokaleko bisitaren bidez uraren ibilbidea ulertzen ahalko da, hondartzen eraketa eta bizia, baita ere ingurune horien bioaniztasuna (euria izanez gero, esplikazioak euskarri pedagogikoen eta bideoen bidez).
Bisita eta animazioa kanpoan (barnean euria balitz), Izadia parkeko taldeak animaturik, denendako, 6 urtetik goiti.
Urririk, izena aitzinetik emanez (lotura irailaren 30etik goiti erabilgarri)
Urriaren 15a, 10:00
Aldibereko proiekzioa Hazparneko Haritz Barne, Donibane Lohizuneko le Select, Donibane Garaziko Le Vauban eta Donapaleuko Saint-Louis zinema geletan
Urriaren 15a, 15:00
Hendaiako Les Variétés zinema gela
Urriaren 15a, 17:00
Mauleko Maule Baitha zinema gela
Memento goxoa familian, Bonjour le Monde! filmaren proiekzioaren inguruan (Anne–Lise Koehler eta Eric Serren animaziozko filma, Kaycie Chase, Boris Rehlingeren bozekin). Paper orearekin egin txotxongilo delikatuak dekoratu koloratu ederretan mugitzen dira ttipiei eta handiei gure baserrialdeko faunaren eta floraren bizitza kontatzeko eta izadiaren eta ekosistemen orekaren babesari sentsibilizatzeko.
Txotxongiloek, eskulturek, margolanek eta animazioak natura berriz interpretatzen duten obra da, sekula ikusi ez dugun bezala ikus dezagun!
Erreserbartzeko loturak
O! Uraren Egunak ekitaldiak eta haren taldeak bihotz-bihotzez eskertzen dituzte laguntzen duten partaide guziak eta parte hartzen duten gune guziak
_____
Ipar Euskal Herrian bada 5 000 km ibai-erreka baino gehiago, arro hidrografikoaren gainaldetik behealdera isurtzen direnak, herrien mugak kontuan hartu gabe. Euskal Hirigune Elkargoak Ur Inguruneen Kudeaketa eta Uholdeen Prebentzioaren (UIKUP) eskumenaren karietara, arro hidrografiko horien mailan kudeaketa koherentea bermatzeko ahalmenak ditu orain: uholdeen prebentziorako estrategia egokia apailatzeko eremu natural bakarra da.
“O ! Uraren Egunak” ekitaldiak arro hidrografikoaren nozioa hobeki ulertaraztea du xede, baita ere gure eginkizunak uholdeen prebentzioaren inguruan, eta orokorkiago, ibai-erreken kudeaketaren inguruan.
Les poteaux et bouches incendie de la commune de Hasparren vont être vérifiés jusqu'à la fin d'année.
Les poteaux et bouches incendie de la commune de Bayonne vont être vérifiés jusqu'au mois de janvier.
Plus de 2000 participants étaient au rendez-vous de la 3ème Semaine Klima au Pays Basque. Chaque année, l'événement gagne en popularité. Retour en…