Euskararen urtaroa Baxe Nafarroan

Euskararen urtaroa 2018
Azaroaren 10etik 23ra, euskarare erabilpena sustatzeko 24 ekitaldi proposatuak dira Baxe Nafarroako 14 herritan.

Euskal elkargoak Euskararen Urtaroaren 5. edizioa antolatzen du Baxe Nafarroan. Gertakaria azaroaren 10etik 23ra iraganen da euskaraz gozatzeko hainbeste hitzorduren inguruan.

Proposatutako hogei lau gertakariak Baxe Nafarroako herriko etxe eta elkarteekin lankidetzan antolatuak dira. Egitarauan besteak beste : dastaketak, erakusketak, bisita gidatuak, mintzaldiak, tailerrak, zine gaualdiak, ikusgarriak haur eta helduentzat... hameka aukera euskaraz bizitzeko!

Hitzordu horien artean, Armendaritzeko herriko gelan azaroaren 10an larunbatez iraganen den estrenaldi gaualdia arratseko seietarik goiti. Euskararen lekua elkarte munduan eta bizi ekonomiko eta publikoan aipagai izanen da eztabaida partehartzaile baten bidez lekukotasun eta bideo erreportai zonbaitzuen inguruan.

Idazketa joko batek urtaroaren ari gorria osatuko du. Donibane Garazi, Donapaleu eta Irrisariko mediateketa bakoitzean kahier bat utzia izan da euskarazko esaldi bakar eta berdinarekin lehen orrialdean idatzirik. Bisitari bakoitzaren irudimenari esker osatuko dira hiru istorio, elgarrekin partekatzen ahalko direnak azaroaren 21an arratseko zazpietan Irisarrin. 

Azaroaren 23an, 18:30tan Baigorrin, Irulegiko sotoaren bisita proposatuko da, arno dastaketa eta pintxoekin. Bisitaren ondotik, mintzaldi bat honako gaiaren inguruan: Nola egin euskara gure eguneroko bizian berriz sartzeko? Nola gure hizkuntz usaiak aldatu ? 

Animazio eta ekitaldi guziak dohainik dira. Erreserbarik egitea ez da beharrezkoa, salbu Donibane Garaziko Frantsesenia lizeoko ikasleek azaroaren 21ean antolatzen duten Altxor ihiziarentzat (6-10 adineko haurrentzat). Izena emateko, deitu 06 71 12 46 93 zenbakira azaroaren 19a aitzin. 

Euskararen urtaroaren egitarau osoa ikusteko: 

Euskararen urtaroa 2018 - Egitaraua osoa

 

 

Partager