Hitzordu nausiak
Huts egin ezinezko hitzorduak!
Hitzordu nagusiak
Euskaraz bizitzea, urtean zehar besta eta animazio zerrenda luze batez baliatzea da ere!
Hendaia Euskaraz
Hendaiako Herriko Etxeak antolaturik, Hendaia Euskarazeuskararen hilabetea da: mintzaldiak, animazioak, lantegiak euskaraz.
Korrika
Herri urrats
Herri Urrats ikastolen besta da, urtero maiatzean antolatzen dena Senpereko lakuaren inguruan.
Biltzen diren diruak ikastolak, kolegioak edo lizeoak handitu edo sortzeko proiektuak ordaintzeko dira.
Aurten, Herri urrats 2019ko maiatzaren 12an eginen da.
Mintzalasai
Mintzalasai elkarteak urtero antolatzen du, irailean, BAB sektorean, izen hori duen festibala, bertako 40 eragileren ekarpenari esker. Joanden urtean hasirik, bi ekintza gehiago proposatzen ditu :
- mintzapratika saioak, Gau eskolako ikasleendako eta euskara formakuntzan diren ajenteendako
- Euskarazko eskeintza bat, BAB eremuko ikastetxeendako.
Euskaraldia
Euskaraldia biurteko proiektua euskara erabiltzen den hiru administrazio lurraldeetan garatzen den mugazgaindiko proiektu bat da (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoa).
Lurraldeko biztanleei proposatu erronka kolektiboa da, euskara gehiago erabil dezaten euren egunerokoan, hizkuntza ohiturak alda ditzaten bultzatuz.
Aurten, Euskaraldia 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra pasatuko da.
Aurtengo berrikuntza, ariguneak dira : ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, saltoki, enpresa eta erakunde publikoek euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute.