2026ko edizio arrakastatsu baterantz: La Passem Angelura helduko da 2000 km baino gehiagoko ibilbide baten ondotik

2018an sortua, euskal Korrika-ren urratsetan, La Passem! errelebo-lasterketa urteak pasa ahala gero eta garrantzitsuagoa bihurtu da gaskoi hizkuntza eta kulturaren aldekoentzat. Aurten, 2000 km baino gehiagoko ibilbideak Gaskoiniako zortzi lurralde historiko zeharkatuko ditu, maiatzaren 9an Angelura heldu aitzin. Antolatzaile eta parte-hartzaileek beren lekukotasunaren bidez agerian utzi dute elkartasun kate erraldoi honetan parte-hartzea zein garrantzitsua den.

Eguneratzea:2026(e) ko apirilaren 13a

Korrikaren ondotik, beste elkartasun lasterketa bat jasotzeko prestatzen ari da Euskal Herria, oraingoan gaskoieraren alde. 2018an Ligams elkarteak sortua, La Passem! apirilaren 30ean abiatuko da Bedous-etik (Aspe haranean), eta 11 egun geroago Angelun bukatuko da. 2110 km-ko ibilbideak Gaskoiniako zortzi lurralde historiko zeharkatuko ditu: Biarno, Bigorra, Comminges, Gers, Lot-et-Garonne, Gironde, Landak eta Aturri behealdea.

Laguntzaile isilak agerian

Korrikaren eredutik abiaturik sortu zen La Passem eta arrakasta handia ezagutu du bi urtean behin egiten den kirol eta kultura hitzorduak. Herritarren gero eta interes handiagoak erakusten du “hautetsi, enpresa eta herritar anitz badirela, orain arte isilean zirenak, eta hizkuntza eta kultura honi atxikimendua diotela”, dio Gautier Lagalayek, Okzitanieraren Erakunde Publiko-ko zuzendariak. Erakunde honek okzitanieraren erabilera garatzea du xede, bereziki irakaskuntzaren bidez. 2024tik ekimenarekin lotu zen OEPk eta bide egoki bat ikusten du nahikeria berriak pizteko. Ibilbidean barna, jende askok galdetzen digu nola hasi. Galde horri erantzuteko sortu dugu, gure Cirdoc eta Congrès-eko partaideekin batera, ‘Prêts pour l’oc, près de chez vous’ izeneko datu-base bat, okzitanieraren inguruko irakaskuntza, kultura, animazio eta baliabideak biltzen dituen behatokia.

Ikuskizun handia helmugan korrikalarien iristea ospatzeko

Fanny Châtelain ere gaskoiaren aldeko militante sutsua da, eta ez du lehen La Passem!-a aurtengoa. Musikari profesionala da, Arraditz hirukote polifoniko xarneguko kide. Aurten, gauzak handikiro ikusi ditu: ehun bat musikari, dantzari eta interprete amateurrekin batera, azken korrikalariak animatuko ditu “A tot Vedent” ikuskizunarekin. La Passem-en bukaerarako bereziki sortu dute. Haren ustez, euskal lurretan okzitanieraren ahotsa entzunaraztea beharrezkoa da, eta gogorarazten du askotan ahazten den errealitate bat: mila urte baino gehiagoko kultura batasuna. Okzitaniako Tolosatik etorri eta gaur egun Angelun bizi den gazteak, gaskoi-frantses klase elebidunak garatzea defendatzen du lurraldeko 14 udalerri gaskoi historikoetan.

Aste gutxi barru, lasterketak hainbat herri zeharkatuko ditu: Ozaraine-Erribareita, Samatze, Akamarre, Bidaxune, Bardoze, Urketa, Bokale, Baiona eta Angelu. Helburua: 2024ko edizioan bildu ziren 100.000 euro inguruko dohaintzak gainditzea. Antolatzaileek gogorarazten dute parte hartzeko modu anitz badirela: kilometro bat erostea, logistikan laguntzea edo Ligams elkartea zuzenean laguntzea.

Ba al zenekien?

Errelebo bakoitzean, korrikalariek “ligam”-a (lotura) pasatzen dute: hizkuntzaren transmisioa sinbolizatzen duen lekukoa, helmugan bakarrik agertzen den mezuarekin.

Hilabete oso bat okzitanieraz Ipar Euskal Herrian

Hurrengo asteetan, hainbat ekitaldi izanen dira okzitanieraz, denentzat irekiak eta dohainik, lasterketa maiatzaren 9an Angelura iritsi aitzin.

Apirilaren 7an, goizeko 10etan, ipuin kontaketa eta gaskoi historiaren zein ohituren inguruko jarduera bat izanen da familiei zuzendua, Baionako Arkitektura eta Ondarearen Interpretazio Zentroan. Ekitaldia, Academia gascona Baiona Ador-en mendeurrenaren kari antolatu da, 1926-tik Ipar Euskal Herrian gaskoi hizkuntza eta kulturaren sustapenaz arduratzen dena

Egun berean, 18:30etan, Urketako mediatekan, Michel Feltin-Palas, hizkuntz aniztasunaren gaian aditua den kazetariak, hitzaldi bat emanen du : “Eskualdeko hizkuntzez behin ere erran ez zaizuena.” Quizz forma hartuko duen solasaldia izanen da, okzitanierari buruz gehiago ikasteko, umore onean. 

Apirilaren 14an, Erangoko Bourthaïre aterpetxean, urte bat edo gehiago duten haurrentzako eskainiko du 20 minutuko ikuskizun Musiquejam konpainiak gaskoi hutsean. « L’ueu, de qui ei ? » (Norena da arroltzea?) ikuskizunak bi emazteren abentura kontatzen du, arroltze baten jatorri misteriotsuaren xeka.

Maiatzaren 2an, 10:00etatik 12:00etara, Baionako-ko herriko etxean, Okzitaniar Hizkuntza eta Kultura Formakuntza Profesionaleko Zentroak okzitaniera gaskoi  hastapen tailer bat antolatuko da, publiko guziari irekia. Taldean mintzatzeko parada izanen da, nork bere oroitzapenak, historiak zein tradizioak partekatu eta hiztegia aberasteko.