Festi'jeunes-en 2. edizioa maiatzaren 30ean, Samatzeko lakuan

Euskal Hirigune Elkargoak Festi'jeunes ekitaldiaren 2. edizioa antolatzen du, Ipar Euskal Herriko gazte guziei zuzenduriko hitzordua. Larunbatean, maiatzaren 30ean iraganen da, Samatzeko lakuan, goizeko 10:30etik arratseko 19:00etara. Egun osoan animazioak eskainiko dira, lurraldeko hainbat partaideren laguntzarekin.

Eguneratzea:2026(e) ko maiatzaren 28a

Euskal Hirigune Elkargoak bigarren aldiz antolatzen du nerabeei eskaini besta giroko egun bat. Jarduera ludikoak, kultur programazioa, tailer parte-hartzaileak eta sentsibilizazio ekintzak izanen dira.

Programa anitza

Edizio berri honek jarduera ugari proposatzen ditu eguna girotzeko: baltsa lasterketa, bainua, water zone gunea, zezen mekanikoa, trip-irrist… Horrez gain, kultur programazio batek borobilduko du eskaintza forum antzerkia eskainiz.
Tailer parte-hartzaileek gizarteko hainbat gairi buruz trukatzeko eta hausnartzeko aukera emanen diete gazteei, gazteekin lanean ari diren profesionalek animaturiko mintzalekuetan, informazio, sentsibilizazio eta prebentzio gaietan.
Jan-edanerako aukera ere izanen da bertan, eguna osoki gozatzeko.

Partaideen standak

Hezkuntza eta herritartasun arloko eragile anitzek parte hartuko dute festibalaren antolaketan. Samatzeko lakuan standak edukiko dituzte eta egun osoan tailerrak eskainiko dituzte, gazteei gizarteko hainbat gairen inguruko sentsibilizazio guneak proposatuz.

Nola parte hartu?

Festi'jeunes-era sartzea urririk da eta ez da izena eman behar. Nerabe guztientzat irekia da, heldu batek lagundurik. Egun osoan zehar, adingabea laguntzen duen helduaren ardurapean egonen da, izan guraso bat, gazte harrerako arduradun bat edo beste egitura bateko ordezkari bat.

Orain