3. atala - Opor egonaldi bat familian euskararekin bat egiteko

Aurten, 45 familia izan dira Familion’ Egonaldia-ren lehen edizioan parte hartu dutenak. Euskaraz haurrekin berriz mintzatzen ikasteko, eta aldi berean oporrez gozatzeko, hizkuntza-egonaldi mota berritzaile bat da. Esperientzia berezi honen bidez, Plazara kolektiboak herritarren eta beren lurraldearen arteko lotura berreraiki nahi du. Bertan izan gara parte-hartzaileen lekukotasuna biltzeko.

Eguneratzea:2025(e) ko maiatzaren 14a

Plazara herritar kolektiboak irudikatu duena oporraldi bat bezalakoa da, baina berezia. Aste batez, hainbat familia elkarrekin bizi dira, euskal hizkuntza eta kulturan murgildurik. Familion’ Egonaldia izena duen esperimentazio honek guraso eta haurrak egunerokoan euskaraz aritzeko ohitura hartzen lagundu nahi ditu. «Ez zen horrelako eskaintzarik», dio Eneko Gorri, Plazarako proiektu arduradunak. «Gurasoentzat beti izaten zen dilema: aste batez euskaraz ikasteko baimena hartu edo seme-alabak zaindu.»

Bost erakunde publikoren —Euskal Elkargoa barne— diru-laguntzari eta lau partaideren laguntzari esker (AEK, Uda Leku, Ebete eta Dindaia), elkarteak berritzaile izatea erabaki zuen, kontzeptu hau sortuz. «Egitura bakoitzaren jakintzak elkartu ditugu, haurrekin batera ikasteko eta partekatzeko esperientzia bat proposatzeko», dio arduradunak. Lehen edizio honetarako, 45 familiak izena eman dute. Arrakasta ederra bildu eta antolatzaileen aurreikuspenak gainditu ditu edizioak. «Oso jatorri desberdinetako jendea etorri da. Batzuk Nafarroatik, Gipuzkoatik edo Arabatik dira, eta beste batzuk Japonia edo Argentinatik ere.»

Hizkuntzarekin lotura berpizten…

Arantzola etxe handian, Arbonan, ostatu hartzen duten familientzat egunerokoa antolatua da. Goizez, haurrak jolasean ari diren bitartean, gurasoak euskara ikastaroetan murgiltzen dira. Parte-hartzaile guztiek badituzte oinarriak, baina askok ziurtasunik gabe hitz egiten dute oraindik. Maitena horietako bat da: bost urteko Jone alabarekin etorri da, Bidarteko Ikastolan ikasten duena.
«Duela urte batzuk hasi nintzen euskara ikasten, baina ez dugu ohiturarik etxean hitz egiteko», dio ama gazteak. Denborarik ez duelako ikastaroetara itzultzeko aukerarik ez duela aitortzen du, eta Plazara-ren egitasmoa aukera ezin hobea izan zaio harremana berriz ehuntzeko. «Euskara hizketarako ere badela erakutsi nahi nion, nahiz eta nik berak baino maila apalagoa izan. Hemen, gainera, jolasean egiten dugu, eta hori da onena.»

…eta bere lurraldearekin

Elkarrizketak sustatzeko, animatzaileek kolektiboaren onurak azpimarratzen dituzte. Eguerdiko bazkariak elkarrekin egiten dira, eta mahaiko auzokide berri bat izaten dute parte-hartzaileek, harreman berriak egiteko aukera izanez. Arratsaldeetan, jarduera desberdinak antolatzen dira, bertako tradizioekin lotura dutenak, hala nola herri kirolak, pilota edo gastronomia, eta horiek gurasoei aurretik ikasitako ezagutzak praktikan jartzeko aukera ematen diete. 65 urte dituen Christine-ek, momentu hori bere biloba Hegoa-rekin partekatu nahi izan du eta oso baliagarri ikusten du. «Murgiltze ikastaroetan hiztegi, gramatika eta kontu sakonetan murgiltzen gara. Hemen, berriz, askoz praktikoagoa da, egunerokotasunean oinarritzen da». Espero du ikasitakoak erabiltzea seme-alaba eta bilobekin gehiago hitz egiteko, denak ere euskaradunak. 

Lau eguneko trukaketaren ondotik, murgiltzea larunbatean bukatuko da Pirinioen bestaldetik Pasaian. Familiek Albaola ontziola bisitatuko dute. Euskal itsas ondarea babesten da bertan aitzinako ontziak konponduz. Lurraldearen historia eta bizitzari lotzeko beste modu bat ere bada. “Helburua ez da hizkuntza bere horretan. Erakutsi nahi diegu handiagoa den zerbaitetan errotzen dela, kultura, ondarea eta Euskal Herriko nortasunean”, defendatu du Eneko Gorrik. Hurrengo urtean, beste formula batzuk proposatzen ahal direla irudikatzen du hasiberrientzat baina baita halako esperientzia kolektiboak bizi nahi dituzten euskaradunentzat. 

Ikusi webserieko atal guziak

Familian gaskoieraz lehen urratsak egiteko egun bat

Òcbi Aquitània elkarteak badu hainbat urte Biarnon eta Landesetan gaskoiera ezagutza egun bat proposatzen duela familientzat, “Familha en Lenga". Goizean gurasoek eskolako egoitzetan lehen kurtso bat jasotzen ahal dute haurrek gaskoieraz ari diren animatzaileen jarduerak segitze dituzten bitartean. Bazkaria partekatu ondotik, denak altxorraren bila aritzen dira, haurren eta gurasoen arteko trukaketak errazteko. Kontzeptua proiektuan da 2025ean Bidaxuneko eskola elebidunarekin.