5. atala – Auzoetan ekintzailetza garatzeko neurrira egindako programa
2025(e) ko abenduaren 12a
Donibane Lohizunen, Couleur Chanvre enpresak sinesmen sendo bat irudikatzen du: etxe-linja ederra, osasungarria eta planetarekiko errespetuzkoa sortzea posible dela frogatzea. Enpresaren buru, Thierry Bonhomme ekintzaile sutsuak, kalamua etorkizuneko material bihurtu du.
Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 15a
Saharako Arrosa, Japoniako Urdina, Toskanako Lurra… Couleur Chanvre-en Luzeko tailerrean, izen poetikoak dituzten koloreak ehunetan ageri dira. « Ederra eta osasungarria », irribarre egiten du Thierry Bonhommek, duela hamabi urte erronka bat hartu baitzuen: kalitatezko etxe-linja garatzea kalamuaren zuntzetik abiatuta. Erronka bitxia? Ez horrenbeste, haren ibilbide zorrotza ezagutzen bada: industria mundutik heldu den esteta bat, lanbide eta enpresa ezberdinetatik igaroa, sarri artisau lanaren eta aspaldiko jakintzen inguruan.

Kalamua: ahaztutako zuntza
Klik-a Jack Herer idazle estatubatuarraren liburu bat irakurtzean gertatu zen. « Han kalamuaren historia eta haren aplikazio posibleak azaltzen zituen. » Gutenbergen inprimategitik, Van Goghen koadroetatik eta Rocheforteko kordelgintza errealetik pasatuz, kalamua luzaz izan da ezinbesteko materiala. « Galdetu nion nire buruari nola desagerrarazi ahal izan dugun hain potentzial handiko landare bat gure oroimen kolektibotik, 900 urtez », harritzen da Thierry Bonhomme. Ekintzailearentzat, « kalamuak ekologiaren irizpide guztiak betetzen ditu. » Ez du pestizidarik, ezta produktu fitosanitariorik ere behar; gainera, antibakterianoa da, onddoen aurkakoa, beroaren erregulatzailea, hipoalergenoa… Bere ezaugarriek osasun publikoaren erronkei erantzuten diete. « Gizakiak bere bizitzaren heren bat ohean pasatzen du. Lo egitean, arnasbideak zuzenean linjarekin kontaktuan dira. Kalamuaren apustua egiteak bizitza osasuntsuagoa bermatu dezake », dio. Hori da Couleur Chanvre berreskuratzera bultzatu zuen arrazoia, Lyonen kokatua zen orduan, marka bat sortzeko: zuntz natural ederrak, kalamua eta lihoa, tokiko jakintzarekin uztartuta.
Tokiko eta errespetuzko ekoizpena
Harizko zuntza Frantzian edo Europan erosten da, eta lehenik Vosgetan ehuntzen da. Ehun-zatiak gero Euskal Herrira ekartzen dira, hemen lantzeko. « Tintaketa, edertzea eta neurrira egindako jantzi ttpiak Donibane Lohizuneko eta Urruñeko gure lokaletan egiten dira. Eguneko gehienez 80 kilo. » Enpresak barnean garatu du “%0” tintaketa eta akabera prozedura berezi bat: « ez produktu toxikorik, ez hormona-asaldatzailerik, ez metal astunik », azaltzen du Thierry Bonhommek. Bere lankide Gillesek, 35 urteko esperientziarekin, garatu duen metodo honek kontsumitzailearentzat osasungarria eta ingurumenarentzat errespetuzkoa den produktua bermatzen du.

Beste abantaila bat: hemen, tintaketa-bainuak lurrunarekin berotzen dira ontzi handietan, eta horrek energia-kontsumoa murrizteaz gain, ur-hondakinak birziklatzea ahalbidetzen du tailerretan. « Sistema honi esker, uraren eta energiaren kontsumoa erdira murrizten da tintaketa klasikoarekin alderatuta », azpimarratzen du arduradunak. Ondoren, ehunak leuntzen dira errendimendu handiko makina batekin, antzinako keinuak gogorarazten dituena: « gure amatxik arropa jotzen zuten moduan, guti gorabehera ». Bilgarriak ere material birziklatuak erabiltzen ditu. Etorkizunean, %100 deskarbonizatutako energia lortzea gustatuko litzaioke, tailerraren teilatuan eguzki-panelak instalatuz.
Frantzian sektore bat berraktibatzea
Bere enpresaz haratago, Thierry Bonhommek helburu bat du: kalamu ehungintzaren sektoreari duintasuna berreskuratzea. Sortu duen Chanvre et lin bio elkartearen bidez, Frantzian ekoizpen bat berriz martxan jartzea nahi luke. « Gaur egun, Frantzian lau ehule baino ez dira geratzen zabalera handiko ehunak egiteko, eta Europan hiru harilkatzaile. Zuntz ederren %80 Txinara eta Etiopiara bidaltzen dira han eraldatzeko. » Bere asmoa: Ipat Euskal Herrian, eta zabalago, Frantzian, tokiko sektore iraunkor eta berritzaile bat sortzea dela. « Ederra eta osasungarria oraindik funtziona dezakete, moda azkarraren garaian ere », ondorioztatzen du.
2025(e) ko abenduaren 12a
2025(e) ko abenduaren 9a
2025(e) ko abenduaren 8a