2. atala: Emazteak lanean: beirazko sabaia hautsi
2025ko martxoaren 3a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Irailaren 22 honetan, Euskal Elkargoko Kontseilu iraunkorrak 450 000 euro baino gehiagoko laguntza bideratu ditu laborantza eta elikadura iraunkorra sustatzeko. Lehen Emazteen etxea, mediku orokorren kokatzea, euskaraz bizitzeko bultzada edo lurraldeko irisgarritasun unibertsala ere gai-ordenan ziren.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 6a
450 000 euro laborantza eta elikadura iraunkorra sustatzeko
Kontseilu iraunkorreko hautetsiek 400 000 euroko laguntza ekarri diete 39 proiekturi “Etxalde berritzaile eta agroekologikoak” eta “Tokiko laborantza-ekoizpenen balioztatzea” proiektu deialdien baitan. Bi proiektu hauek, laborarien irabaziak hobetu eta laborariak klima aldaketaren aurrean laguntzeko borondate bikoitzari erantzuten diote. Beste lau diru-laguntza bozkatuak izan dira, orotara 32 000 euro, ErreKagri egitasmoaren baitan, erreken kalitatea babestu eta etxaldeetan ur ekonomiak egiteko.
Hautetsiek 20 000 euroko laborantza bideratu dute Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatu Lurrama azokaren antolaketara. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren azokaren 19. edizioa Biarritzeko Halle d’Iraty gunean iraganen da azaroaren 8tik 10era. Aurtengo leloak “Laborantza herrikoiaz bizi eta elikatu” ondoko galderaren lehen erantzun bat dakar: “Zein ereduk lor dezake laboraria bere lanetik bizi dadin hiritarrak sano eta iraunkorki elikatuz?”.
Hautetsiek Iparlab-i “Zirkuitu laburrak” proiektu deialdian eman laguntza luzatzea ere erabaki dute. Laborariek kudeatzen dute elikadura handizkari hau. Eskaintza bateratu eta anitza proposatzen du : tokiko kalitatezko 250 laborari-produktu. Salmentak bikoiztu dira 2024ean, besteak beste eskoletako ostalaritzari dagokionez.
Ipar Euskal Herriko lehen emazteen etxearen egokitzea
Kontseilu Iraunkorreko hautetsiek diru laguntza bana ekarri diete emazteen eta gizonen arteko elkartasunaren alde aritzen diren Emazteen etxea eta Femin’hitza elkarteei:
Euskal Elkargoak diagnostiko fasea lagundu zuen eta bere sustengua berresten du 10 000 euroko diru-laguntzaren bidez.
Ipar Euskal Herrian mediku orokorrak xerkatu eta kokatzeko laguntza
Kontseilu iraunkorreko hautetsiek Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin indarrean zen hitzarmena berritu dute, Ipar Euskal Herrian mediku orokorrak xerkatu eta kokatzen laguntzeko. Hiru urtez, 2021 eta 2024 artean, Tokiko Osasun Kontratuaren baitan kokatzen den hitzarmen honek fruituak eman ditu. Pirinio Atlantikoak hirugarren departamendua dira orain mediku orokorren dentsitateari dagokionez (seigarren 2018an) eta zortzigarren 55 urtepeko medikuei dagokienez (15. 2018an). Partaidetza honek lurralde osoan du eragina, berriki estreinatu Maule, Atharratze eta Amikuzeko osagarri etxeek agerian uzten duten bezala.
Egunero euskaraz bizitzeko laguntza
Hautetsiek Seaskarentzat laguntza bat bozkatu dute, urte guzian lurraldeko familientzat euskarazko ekitaldiak antolatzen dituenez gero. 36 000 euro bideratu dizkiote halaber Konkolotx elkarteari, lehen haurtzaroarentzat euskarazko murgiltze harrera bat eskaintzeko.
GRALL : Lurralde guziarentzako tresna digital bateratua, denentzat eskuragarri
Kontseilu iraunorreko hautetisek GRALL zerbitzua lurraldeko herrien esku ematea bozkatu dute. Kostuaren %90 Euskal Elkargoak beregain hartuko du. Gelditzen den kostua 5000 biztanletik gorako 15 herrien gain da.
GRALL bista-elbarritasuna duten pertsonen gidatze beharrari erantzutea helburu duen aplikazio bat da, besteak beste eraikinen barnean. GRALLek audio-mezuak bidaltzen ditu pertsonak A puntutik B puntura gidatzeko. Irisgarritasuna hobetzeko erreferentzia orokorrarekin guziz bateragarria da eta sortze unibertsalaren printzipioei ere erantzuten die: « denentzat baliagarri, praktiko eta erabilgarri egin ».
2025ko martxoaren 3a
2025ko martxoaren 3a
2024ko abenduaren 9a