Uretan ikusezinak diren kutsatzaileak aurkitzeko erakusmahai pedagogiko berri bat
2026(e) ko uztailaren 10a
Donapaleun, 2200 biztanledun herrian, bertan bizi direnek giza izariko herri batek duen alde abegikor eta goxoa goraipatzen dute. Claire eta Pablo bezala, gazteak hara doaz kokatzera, herrixka bizitza hori baliatzeko hirian.
Eguneratzea:2025(e) ko ekainaren 30a
Atzerrian eta euskal kostaldean, sasoietan, jatetxeetan aritu ondoren lanean, Donapaleun kokatzea hautatu dute Claire Bonnefous, 31 urteko baionarrak eta Pablo Trigos, 39 urteko argentinarrak, bertan beren jatetxea ireki eta beren bizitzaren kapitulu berria idazteko. Hiritik ez zuten gauza handirik ezagutzen, baina berehala xarmatu ziren «Au Platane» etxearekin, zuen itxura landatarrarekin, hiri erdi-erdian, herriko etxearen aitzinean, bai eta 2200 biztanleko hiriaren alde maitagarriarekin ere.
Donapaleutarren gisara bizi
«Hemen dena oinez egiten da, hiri barnean oinez edo txirrinduz bizi gara. Herri bizitza da hirian, hiri-barne bizi bateko saltegiekin; jendeak elkarrekin mintzo diren hiria da», prezatzen du Pablok. Heldu zirenetik bertatik harrigarri egin zaie hori. Alokatze-kudeaketan hartu duten jatetxearen gaineko bizitegi batean kokatu dira eta auzokoen jarrerak «xarmatu» dituela diote: «Berehala proposatu digute laguntza, gogoratzen da neska gaztea. Ez ginen halako elkar laguntzara ohituratuak.» Charles-de-Gaulle plaza horretara datozen belaunaldien nahasketa maite dute, gazteak, familiak, beilariak, anitz, turistak ere bai, urtean zehar, pasaeran. Herri barnean bizi direlarik, «hiria egiazko donapaleutar gisa nahi dute bizi» eta egin diren hornikuntza berriak baliatu, hemen kirol areto berritua, han txirrindubidea, bihar merkatu estalia. Haiek bezala, beste gazte bikoteek hautatu dute etorkizuna herri horretan kokatzea.

Hiri abegikorraren alde
Ordurarte, «Donapaleuko biztanleria zahartzen ari zen eta, pixkanaka, familia gazteak ekarri nahi izan ditugu», erran digu Charles Massondo auzapezak, bere herriaren izaera abegikorra landu nahi duelarik. Horren egiteko, bizitegi hutsekin bukatzeko, higiezinen programak sortu dira, hala pribatuak nola lagundurikoak, etxe multzoekin, bizitegi eraikinekin. «Batak bestea eramateko efektu kolektiboa gertatzen ari da.» Bizilekuak Hobetzeko Eragiketa Programatu bat (BHEP-OPAH) da bidean. «Herritarrei bizitza aterabideak proposatzea da helburua.» «Hiri abegikorra eta giza izarikoa», horra herriak duen gako hitza, etorkizunerako duen ikusmoldean «Biharko Hiri Txikiak» baliabidea lagun duelarik. «Baliabide horrekin, ingeniaritza aukeraz gain, Patxi Castagnet programaren buruak ekarri laguntzarekin, ateak ireki ahal izan ditugu, partzuerrengana jo, beste lekuetan ongi martxatu duena ikusi, gure proiektuak antolatu aitzin. Biharko dugun ikusmoldea indartu ahal izan dugu.»
Ongizatearen bilaketa
Eta Donapaleuren etorkizuna, «harrera hiria izatea da, duen ondarearekin jadanik», azaldu digu auzapezak: berregina izan den eta uztail hondarrean irekiko den Bideak espazioarekin, zinezko kultura eta ondare bidegurutzea ukanen dute donapalutarrek eta kanpoko jendeek; frontoiaren zabaltegian pedagogia aretoa eraikiko da, merkatu estalia berriztatuko da eta «berriz ere Foirail-eko erdiko plazara loturik, bizi leku goxoa bihurtuko da.» Herri barnea are eta gehiago biziberritzeko, hurbileko saltegiez gain eta diren bizitegiez gain, beste jokagaia mugigarritasun eztiak bultzatzea da. «Txirrindu baliabidera «igo» gara», dio auzapezak. Ia 2,5 km txirrindubide egin dira. Biharko, eskolak erdialdearekin lotzeko ideia dugu, oinezko eta txirrinduentzako zati batekin. Herri barnean are eta hobe arnas dezagun. Ongizatearen bilaketa hau dugu Biduzerantz egiteko asmo dugun irekitzearen oinarrian, bai eta zerritegiaren atariaren berriztatze eta landareztatze proiektuarenean ere. Donapaleu hiri minerala dugu. Lekua naturara ekarri nahi dugu berriz eta freskura guneak sortu. Funtsezkoa zaigu hori etorkizunerako.»
AGENDA – Baserrialdeko bizilekua birpentsatzeko solasaldia
2025eko urriaren 7rako, AUDAP agentziak «Baserrialdean bizi» gaiaren inguruko jardunaldi bat antolatu du. Esku hartzen duen lurraldearen % 90etik gora baserrialdea duenez, Atlantikoaldeko & Pirinioetako Hirigintza Agentziak (AUDAP) lehentasuna eman dio baserrialdeen esploratzeari. Hiru urtez, agentziak babesturiko tesi batek eman dio Zuberoa bezalako lurraldeen bizitzeko erakargarritasunaren logikak hobe ulertzeko aukera. Ikerketa dinamika hori talde asmo berri batekin luzatu da orain: ezagutzak areagotu eta tokiko eragileekin eztabaidatzea eta ekintza jakinetan gauzatzeko bidea irekitzea. Zeintzuk dira Hego-Akitaniako baserrialdeen erronkak? Nola asma dezakegu geure herrixken etorkizuna erakargarritasuna, bizi kalitatea eta tokiko dinamikak bateratuz? Mintegi hori tokiko teknikari eta hautetsientzat da. Bizilekuen bila egin migrazioen eta biztanleen nahien gaineko aurkezpen berriak proposatuko ditu (INSEE, ikerlariak, adituak), mahai inguru politiko bat, profil eta jokagai desberdinak dituzten hautetsiekin, bai eta parte hartze bidezko lantegi bat ere, elkarrekin arrapostu zehatzak asma ditzagun baserrialdeen erronketarako. Informazio baliagarriak eta aurre-egitarau xehea iraileko sartzean ukanen ditugu. Lehenetsiriko harrera ukan dezazun, eman ezazu hemen izena berehalatik Eta gaia esploratzeko, #8 oharra telekarga dezakezu ere: «Baserrialdean bizitzeko hautua: baserrialdeak bizileku erakargarriak»
2026(e) ko uztailaren 10a
2026(e) ko uztailaren 2a
2026(e) ko ekainaren 12a