2. atala: Emazteak lanean: beirazko sabaia hautsi
2025ko martxoaren 3a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Idauze-Mendiko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea den Renée Carriquek engaiamendu politikoa, beti bizirik duen gogoa eta interes publikoekiko atxikimendua erakusten ditu. Beste emazteak dituzten gaitasunetan sinestera bultzatzen ditu.
Eguneratzea:2025ko martxoaren 3a
“2014an Idauze-Mendiko auzapez izateko lehen kargua hartzera ausartu nintzenean, ez nuen zalantza handirik, gaztetatik ezagutzen bainuen Zuberoako politika mundua. Interes publikoa nire ADNaren parte da”, dio Renée Carriquek, martxoaren 8ko Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna hurbiltzen ari dela. “Lan zamari eta hainbat rol uztartu beharrari buruzko hainbat galderak egiten nizkion neure buruari. Baina abantaila bat nuen: gogoa”.
Zuberotar hautetsiarentzat, Idauze-Mendiko auzapezarentzat, politikan sartzea, gogoa izatea da, lehenik eta behin. “Gogoaren ondorioz, engaiamendu politikoaren kalitatea dator”, uste du. Antolaketa kontua ere bada. “Hortaz zerbait dakit”, azpimarratzen du.“Nire bertuteetako bat da”. Familia bizia, bere orekarako funtsezkoa dena, lehenesten du. Horretarako, lan-denbora egokitu du eta ordezkaritza politikoak antolatzen ditu, bai bere herriko buru gisa, bai Euskal Hirigune Elkargoko lehen lehendakariorde gisa, non giza baliabideen ardura duen.
Agian, kargu hori izan da gehien hausnartu behar izan duena. 2020an, Jean-René Etchegaray lehendakariak kargua proposatu zionean, lehenik harritu zen. “Ohorea sentitu nuen, baina baita nolabaiteko zorabioa ere, egia erraiteko. Galdera ainitz egin nizkion neure buruari”. “Gizon batek ez dizkio sekulan bere buruari galdera horiek eginen”, erran zion Jean-René Etchegarayk. “Arrazoi zuen, azkenean, oztopoak nihaurek ezartzen nizkion nire buruari”.
Komplexua azkar baztertu zen
Konplexuak denbora pixka bat gehiago eman zuen desagertu aitzin, landa-ingurunetik etorritako hautetsi bat zelako eta erakunde handi horretan lehen lehendakariorde kargura iritsi zelako. “Azkenean, nire lankide guztiak bezala, biziki ongi errezibitu ninduten. Denek errespetatu naute”. Harreman guztietan nabarmendu nahi duen errespetua. Gaur egun, Renée Carriquek dio zoriontsu dela bizi publikoari eskaini diolako bizia. “Egun bakarrean hiru lanegun bizitzen ikasi dut, eta oraindik ere gauzak aintzina doazela ikusteak asebetetzen nau. Herriko Etxetik kanpoko "Emazteen eta gizonen arteko berdintasuna" batzordean bezala. “Gauza konkretuak bultzatzen ditugu”. Duela guti, Zuberoako herri batera joan nintzen, eta Euskal Hirigune Elkargoko genero-indarkeriaren aurkako afixak leku nabarmenean zeuden. Horrek erakusten du jendeak bat egiten duela eta bide onetik goazela”.
Aukera hori baliatu du Zuberoako hautetsiak, delegazio honen ardura duen Martine Bisautaren lana goraipatzeko, honek, estilo propioiarekin "gizartean emazteen ordezkaritza hobea lortzeko borroka gorpuztu eta jendea biltzea lortu baitu”. Eta, Martinek dioen bezala: “zenbat eta emazte gehiago izan ardura postuetan, orduan eta hobeki garatuko da gizartea. Horregatik, zalantzak dituzten emazte guztiak urratsa ematera eta abenturari ekitera bultzatzen ditut”.
Ikusi «martxoaren 8a: berinezko sabaia hausten duten emazteak» webseriearen atal guziak
2025ko martxoaren 3a
2025ko martxoaren 3a
2025ko martxoaren 3a