Ipar Euskal Herrian laborari izateko gogorik? TREBATUk 11 hilabetez laguntzen zaitu
2026(e) ko abuztuaren 13a
3.000 m³-ko ur-biltegi berriari esker, Garro baratzezain kooperatibak ez du gehiago edateko urik erabiltzen bere fruitu eta barazki biologikoak ureztatzeko. Obra ekainaren 23 honetan estreinatu da, asteartearekin, Hervé Damestoy Lekorneko auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko laborantza lehendakariordea, Argitxu Ithourria Garroa SCIC-eko zuzendaria eta Véronique Mabrut Aturri-Garona Ur Agentziako Aturri eta Itsasbazterrak ordezkaritzako zuzendaria hor izanik.
Eguneratzea:2026(e) ko ekainaren 23a
Duela hamabost urte, Garro Interes Kolektiboko Kooperatiba Elkarteak (SCIC) 9 hektareako laborantza biologikoa lantzen du Lekorneko herri-lurretan. Urtero, 130 tona barazki, 10 tona fruitu eta 350.000 landare sortzen ditu, inguruko bederatzi etxalde hornitzeko. Orain arte, ureztatze guzia ur publikoaren sarearen menpe zen; horrek urtean 8.500 euro arteko gastua ekartzen zuen, etxaldearen diru-sarreren %5 inguru. 2022ko idorteak egoera larriagotu zuen: ureztatzeko murrizketak ezarri ziren, uztak galdu ziren eta uraren faktura emendatu. Horren ondorioz, kooperatibak inbertsioa egitea erabaki zuen.
Neguan bildu, udan ureztatzeko
Etxaldeak erreten sare bat du, negutegietatik eta laborantza eraikinetatik datorren euri-ura biltzen duena. Ur horiek dira orain urtegi iragazgaitz berria elikatzen dutenak. Urtean 1.400 milimetro euri inguru erortzen da eremu honetan, batez ere neguan eta udaberrian. Proiektuak ez du lurpeko ur-geruzan zulaketarik behar izan. Udan behar denean ponpatua, 3.000 m³-ko ur-erreserba horrek etxaldearen urteko ur-beharren zatirik handiena estaltzen du; beharrak 4.000 eta 5.000 m³ artean estimatzen dira. Edateko ura erabilera sanitarioetarako baizik ez da atxikitzen, hala nola barazkien garbiketarako.

Partzuergo bidezko finantzaketa
Biltegiratze-urtegiaren inbertsioa 100.000 eurokoa izan da. Horren %60 Aturri-Garona Ur Agentziak hartu du bere gain, %20 Euskal Hirigune Elkargoak, bere ErrekAgri programaren bidez, eta azken %20a SCIC Garro kooperatibak berak.
Euskal Hirigune Elkargoa kooperatibaren akzioduna da hastapenetik, eta haren egiturazko inbertsioetako batzuk eramaten ditu Lekorneko herriarekin izenpetu duen enfiteusi-kontratu baten bidez.
Eredu bat baratzezaintzaren sektorearentzat
Euskal Hirigune Elkargoaren ustez, baratzezaintza biologikoaren sektorea laguntzea, etxaldeei klima-aldaketara egokitzen laguntzea eta uraren eskuragarritasuna segurtatzea da. 2026ko uda idorra izanen dela iragarria den honetan, Garroko urtegiaren heren bat betea da egun, eta urtaro oparoenean den ekoizpena ureztatzen hasi da jadanik. ErrekAgri programaren bidez, dagoeneko 58 proiektu lagundu dira lurraldean, guztira 250.000 euro inguruko engaiamenduarekin.

2026(e) ko abuztuaren 13a
2026(e) ko abuztuaren 13a
2026(e) ko abuztuaren 7a