Alki: baratze berri bat euskal diseinuaren lorerik ederrenarentzat

Euskal Elkargoaren sustenguarekin, altzari garaikideak fabrikatzen dituen Alki-k bere Larresoroko tailer berria estreinatu du, zeina kooperatibaren eta lan egiten jakitearen sinbolo baita.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 27a

« Herrian lan eta bizi » lelo gisa zuten militante batzuek 1981n sortua, Alki-k mugarik gabeko arrakasta lortu du. Kooperatibak bere diseinu-altzari sorkuntzak munduan barna banatzen ditu: Frantziako Liburutegi Nazionala, Eliseoko Jauregia, Netflix-eko edo Google-ko lokalak… 

Larresoroko Pelen Bordan kokaturiko Alki-k bere garapenaren beste aldi bat abiatzen du. Alki-ko Lehendakari Zuzendari Nagusia den Eñaut Jolimon de Haraneder-ek, enpresa sortu zuen Peio UHALDE-k eta enpresaren diseinatzailea den Jean-Louis Iratzoqui-k barne berriak estreinatu dituzte hainbat pertsonen presentzian: Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakaria, Sylvie Durruty, Ekonomiaren eta berrikuntzaren Lehendakariordea, tokiko hautetsiak, arkitektoak eta lurraldearentzat zentzuz beteriko proiektu horretan engaiatuak diren partaide guziak. 

Euskal Elkargoak Alki-ren garapena sustengatzen du

Estreinaldi honen bidez, Euskal Elkargoak ekonomiaren garapenerako eta berezikiago Alki bezalako enpresa nabarmengarrien garapenerako egiten duen funtsezko lana berresten du. Kooperatibaren gune produktibo berria den 8.500 m2-ko eraikina eraikitzeko, Euskal Elkargoak eta Departamenduak 600.000 €-ko dirulaguntza eman dute. 

« Gure Garapen Ekonomikorako Eskema-k ekonomia produktiboaren aldeko apustu garbia egiten du, zeinak lanpostu kalifikatuak eta iraunkorrak ekartzen baititu. Gure laguntza eta zuzeneko laguntza dispositibo guziak helburu hori betetzeko pentsatuak dira. Estreinaldi hau adibide konkretu bat da, lagundu dugun Alki-ren proiektu honek lurraldearen ospe ona zabaltzen duelako, lurraldean aberastasuna sortzen duelako eta enplegua sustengatzen duelako » azpimarratu du Jean-René Etchegaray-ek. 

2014an sortua, Alki plantatzen den Euskal Elkargoko aktibitate guneak hogei bat ofiziale- eta ekoizpen-enpresa errezibitzen ditu, 120 lanpostu inguru. 

Alki-ren Itsasuko gune historikoa ekonomia zirkularrari eskainia

Aldi berean, Euskal Elkargoak Alki-ren Itsasuko gune historikoa erosi du, bertan ekonomia produktiboko aktibitateen jarraipena bermatzeko. Laster zaharberrituko den gune hau ekonomia zirkularrari eta berrerabilerari eskainia izanen da. Laster enpresa-mintegi bat sortuko da.