Trastutegiak, konponketa lantegiak, birziklategiak: Ipar Euskal Herrian ezagutu beharreko tokiak
2026(e) ko abuztuaren 13a
Agorrilaren 27an Euskal Elkargoak Kapera karrikan kokatua den Bidarteko araztegi berriaren estreinaldi ofiziala antolatu zuen. Osoki modernizatua, araztegi horrek Bidarteko, Ahetzeko eta Arbonako ur zikinak tratatzen ditu orain, 37.300 biztanle baliokiderainoko (BB) gaitasunarekin, hazkunde demografikoari eta ingurumen eskakizun zorrotzagoei eraginkortasunez erantzuteko.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a
Haren lurralde proiektuan, Euskal Elkargoa erreken kalitatea hobetzera engaiatzen da, bereziki eremu naturalera iritsi aitzin ur zikinak tratatzen dituzten saneamendurako ekipamenduak modernizatuz. Bidarten araztegi berri baten eraikitzeak helburu horri erantzuten dio.
Hastapen atean 1971n abian emana eta 1997an zaharberritua, araztegia haren gaitasun mugara iritsi zen, saturatzeko arriskuarekin. Zaharberritze osoa zerbitzuaren jarraikitasuna bermatzeko, eremu naturalak babesteko - itsasbazterra eta itsasoa - eta biztanleen bizi kalitatea zaintzeko beharrezkoa zen. 2018ko Hirigune Elkargoaren eskumen hartzearen ondotik, egingarritasun eta obra agintaritza azterketek bi urteren barnean lanen egitera eraman dute, tratamenduaren jarraikitasuna bermatzen zen bitartean.

Emaitza oneko araztegi baterako berrikuntza nagusiak
Zaharberritze proiektuak hobekuntza handiak ekartzea ahalbidetu du:

Lurralde dinamika orokor batean sartua den proiektua
Operazio hori, Hirigune Elkargoak garatzen duen Ipar Euskal Herriko saneamendu sarearen modernizatzeko programa handiaren barnean sartzen da. Araztegi batzuk zaharberritu dira, hauen artean Lakarra, Beskoitze, Makea, Lekorne, Arberatze eta Eihelararrekoak, beste batzuk modernizatze bidean edo programatuak diren artean, besteak besten Bildozen, Donibane Lohizunen, Hendaian, Larrainen, Irisarrin, Baigorrin, Bidaxunen, Burgue-Erreitin, Kanbon edo Bastidan.
Bestalde, muntadura gehigarriak, bereziki ur zikinen biltegiratze urmaelak, herri batzuetan (Azkaine, Milafranga, Biarritz, Hiriburu, Donapaleu) programatuak dira, saneamenduak ingurumenean duen eragina are gehiago mugatzeko gisan.
2026(e) ko abuztuaren 13a
2026(e) ko abuztuaren 13a
2026(e) ko abuztuaren 7a