Uretan ikusezinak diren kutsatzaileak aurkitzeko erakusmahai pedagogiko berri bat
2026(e) ko uztailaren 10a
Beren parioa bete dute Human’Isa XXVI misioan parte hartu duten Angeluko ISA BTPko 61 ingeniaritza-ikaslek: haur hezkuntzako gune bat eraiki dute, hiru eta zazpi urte artean dituzten ehunka haur ruandarrek irailean ikasturtea hasteko aukera izan dezaten. Abentura eder hori film batean bilduko dute.
Eguneratzea:2026(e) ko apirilaren 23a
ISA BTPko 5. mailako ikasleak apirilaren 9an itzuli ziren Ruandatik, eginiko lanarekin pozik eta oroitzapen hunkigarriekin. «Abentura ederra izan da», dio Justine Pouyautek, Human’Isa XXVI elkarteko lehendakariordeak. Kigali eskualdeko Akababyeyi herrian, haur hezkuntzako gune bat eraiki dute; ehunka haur —batzuk zaurgarriak eta umezurtzak— irailean hasiko dira eskolan han. Hau izan da haien ikasketa amaierako eginkizuna: eraikuntza-proiektu bat A-tik Z-ra burutzea.
Ongi egituraturiko prozesua
Proiektu humanitario hau egitea, Angeluko ISA BTPn ingeniari izateko prestakuntza bezala, oso ongi antolatua da. Orain arte 25 promoziok burutu dute eraikuntza-proiektu bat: umezurztegiak, osasun-zentroak, eskolak... beti printzipio berari segituz.
«4. mailan, gutienez GKE batekin harremanetan sartu behar du ikasle bakoitzak. GKE horrek, bere herrialdean proiektu bat izan behar du.» 90 erakunderekin harremanetan sartu eta 30ek proiektu sendoa aurkeztu dute. Herrialdearen segurtasuna, GKEaren bideragarritasuna eta Human’Isaren balio etikoekin bat egiten zuten aztertu ondotik, 12 hautatu dituzte.
«Hasieran Nepal hautatu genuen, baina bertako tentsio politikoak zirela eta, OVC Ruanda proiektua hautatu genuen: ehunka haur ruandarrentzat haur hezkuntzako gune bat eraikitzea.»

Bost astez lanak tokian berean
«Aitzinetik, bertako ingeniari batekin lan egin dugu», azaldu du Justinek. «Prestaketa handia galdetzen du, bai diseinuari bai logistikari dagokionez». Martxoan, 61 ikaslek, bi erizainek eta hiru irakaslek osatutako taldea Ruandara joan da bost astez lan egitera. Tokiko biztanleen laguntza ere izan dute. «Nor bere hizkuntzan komunikatzen ginen, askotan keinuez lagundurik», dio irribarre batekin.
«Lurra ez zenez laua, euste-horma bat eraiki behar izan genuen, eta eraikinen inguruan pasabideak zilatu euri handien ondorioz». Orotara lau hormigoizko eraikin altxa dituzte, egitura metalikoarekin: bat haurtzaindegirako, 50 m²-ko bi gelarekin, lo-gelak eta sukaldea barne; bigarren bat haur-eskolarako, 50 m²-ko hiru gelarekin; eta beste biak bulegoetarako eta komunetarako. Orotara, kasik 450 m² eraiki dituzte, 600 m² inguruko lur-eremuan.
Ikasleak egindako lanaz harro itzuli dira. Irailean haurren ikasturte-hasiera hunkiturik segituko dute. Harremana atxikiko dute Humanisaspirit elkartearen bidez. Atzerrian eginiko proiektuen segipenaz arduratzen da hau. Irailean berean, abentura kontatzen duen film bat proiektatuko da diploma banaketa ekitaldian.
2026(e) ko uztailaren 10a
2026(e) ko uztailaren 2a
2026(e) ko ekainaren 30a