2026ean 10 urririkako ibilaldi mendi laguntzaile batekin
2026(e) ko urtarrilaren 01etik 2026(e) ko abenduaren 31ra
Véronique Descharrières aditua da arkitektura biziaren arloan. R- Évolution-en azken edizioa aipatu digu, xedetzat izan duena erabiltzaileak eta paisaiak elkarrekin konektatzea, ingurune bizietako harmonia elikatzea.
Eguneratzea:2025(e) ko abenduaren 4a
Véronique Descharrières arkitekto-urbanista da eta R-Évolution-en azken edizioko goxama izan da, gai honen inguruan: «Bizidunak eraikuntzan duen tokia, promesa ekologiko bat orekaren bidean?». Descharrièresek baietz dio: bada garaia eraikitzaileek ingurumena material gisa ikusteko eta erronka unibertsal bati erantzuteko aliatu gisa baliatzeko.
Bizidunen gaia beti VEDEA agentziarekin eramaten dituzun proiektuen muinean da, nola definituko zenuke?
Eraikuntzaren arloan bizidunen gaia konplexua da, ohitura baitugu bizigabea, hau da, arkitektura eta biziduna, hots, paisaia kontrajartzeko.
Alta, Pariseko parke zoologikoaren proiektuan, 2000 animalia ezarri behar genituen egitura berri batean, eta, beraz, beharrezkoa izan zen elementu horiek uztartzea animalien ongizatea eta animalien, zaintzaileen eta bisitaren segurtasuna bermatzeko. Ingurumenaren arkitekturari buruzko lan bat egin genuen.
Arkitektura bizia aipatzen dugularik, erran nahi dugu arkitekturak etengabeko konexioa duela biziarekin. Negutegi tropikalak, adibidez: arnasa hartzen du, airea hartzen du, tenperaturak erregulatzea ahalbidetzen du. Arkitekturan ere ziklo ia organiko baten fenomenoa ere badugu. Eraikitzea, ingurune bizien arteko harmonia eraikitzen ikastea da.

Zein beste adibide izan daitezke?
Eremu batean aire girotua ezartzeko, ingeniariek aire zentral bat ezartzea aholkatzen dute: hodiak, burdin sareak, eta dena hesten da. XX. mendeko erantzun teknologikoa hori zen. Gaur egun, espazio bateko tenperatura naturalki erregula dezakegu landareen, edo murru begetal baten bidez, gibelean ur isuri bat ukaten ahal duena, bere posizioaren arabera haizeak mugiarazten duena. Ziklo bizi bat baliatzen da – haizea, ura, airea, landaredia – funtzio tekniko klasiko bati erantzuteko.
Erreferentzia gisa hartzen dituzu eraman dituzuen proiektu nagusi batzuk ere.
Maite dut «Yanshan International Ecological World» aipatzea: Txinako Yanshan mendietan berriz naturalizatu genituen meategi batzuk. Kartografia hidrologiko bat atzeman behar izan genuen eta negutegi batzuk sartu, argia eta beroarekin espezieak bizi ahal izateko. Ideia zen sinbiosi hobea izatea gizakiaren eta ingurumenaren artean.
Aipatzen ahal dugu ere berinezko eta altzairuzko etxea ere, parke batean zintzilik dena, zeinarekin Eiffel saria irabazi nuen. Hor ere, azterketa bat egin genuen elementu sinpleekin eraikuntza baten edertasun arkitekturala sortzeko.
Beti saiatzen naiz erabiltzaileak XX. mendean gaizki tratatu ditugun paisaiekin eta animaliekin berriz konektatzen. Lurraldeak banatzeko manera errespetutsuagoak atzematen saiatzen naiz. Niretzat garrantzitsua da gizakia biotopoarekin berradiskidetzea.

Bizidunarekin eraikuntzan ere edertasuna sortzea posible da.
Ondorio horretara heldu nahi nuen R-Évolution-en bukaeran, Darwinen edertasunari buruzko aipamen bat berriz ekarriz.
Garai teknologista hori aski gainditua dugunez, XXI. mendean arkitekturarendako egitura bizi batera itzuli nahi nuke, edertasunaren adierazpide bat izan dadin, naturan atzematen dugun bezala.
Bilatzen dudana hori da: nola sortu gure tresnekin berezko edertasun bat, bistakoa, bizi garen espazioan. Plazerez ikusten dut beste arkitekto-paisaia antolatzaileak ere joera horretara batzen direla.
Biziduna integratzea proiektu gutxi batzuendako erreserbatua den pribilegioa ote da? Edo sailak hartu behar duen bide berria?
Sorkuntza arkitekturalean eta ingeniaritzan – garrantzitsua baita etorkizuneko aterabideak lantzen ari diren ingeniariak ere batzea, adibidez, maskorren erresistentzia teknikoa –, lan horrek zentzu jakin bat izan behar luke, hots, bizidunen munduko sorkuntzan ikusten ahal den edertasun horren kode genetikoa atzematea. Pentsatzen dut hori dela XXI. mendeak ekarri behar duen aitzinamendua.
Nola egin profesionalak bide horretara hurbilarazteko?
Adibidez, gure proiektuen bidez funtzionatzen duten aterabideak erakutsiz eta R-Évolution bezalako topaketetan parte hartuz, horrek mugimendu azkar bat sor dezake sorkuntza arkitekturalaren arloan. Egun horretan izan ziren goi-mailako trukaketak eta belaunaldien arteko partekatze interesgarria azpimarratu nahi nituzke. Horrelako egunen bidez bidez, aukera berriei ateak zabaltzen zaizkie.
2026(e) ko urtarrilaren 01etik 2026(e) ko abenduaren 31ra
2026(e) ko abenduaren 29a