Gazteek diote, gazteen eskutik gazteentzako
2024ko abenduaren 9a
Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Abenduaren 7ko Elkargo Kontseiluan onartua, eraikitzeko alokairua berrikuntza garrantzitsu bat da Ipar Euskal Herriko enpresentzako.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 16a
Ipar Euskal Herrian den lur eskastearen aitzinean, Euskal Elkargoa ekonomia produktiboaren garapena, lurren neurritasuna eta espekulazioaren aurkako borroka elkartzeko lanean ari da. Irisarrikoa bezalako enpresei eskainiriko 21 aktibitate eremu berri sortzeko edo Milafrangan Duboscoa II artisau herrixka eraikitzeko 50 hektarea lur publiko libratu ditu besteak beste.
Urrunago joateko, Elkargo Kontseiluko hautetsiek eraikitzeko alokairua onartu zuten abenduaren 7an. Lur ekonomiko publikoa merkaturatzeko molde berdingabea lurralde guzian.
Mekanismo bertutetsua
1964an sortua, eraikitzeko alokairuak lurraren eta eraikinaren arteko bereizketa egiten du. Alokatzaile den Euskal Elkargoak alokatzen duen lurraren jabe izaten segitzen du, alokairu hartzaile den enpresari eraikitzen duen eraikinaren jabetasunaren eskubideak bere egitea ahalbidetuz, hemen 50 urtetan finkatua den eta berritzen ahal den alokairu kontratuaren iraupenerako.
Lurralde guzian jadanik egin diren lehen esperimentazioen ondotik, eskaintzen diren lur guzientzako merkaturatzeko molde berri honen sistematizazioa aplikatuko da. Gaur egun Euskal Elkargoak 11 hektareako stocka du eta, ondoko bi urteetan, 7 hektarea egokitzea aurreikusten du eta 50 gehiago datozen 5 eta 10 urteen artean, prozedurak onartzeko baldintzarekin.
Elkarrenganako abantailak
Tresna juridiko hori bi aldeentzako, Euskal Elkargoarentzako eta enpresentzako, agertzen dituen abantailengatik onartu da.
1. Aktibitatearen eta lur jabetasunaren mantentzea: Euskal Hirigune Elkargoak lurren jabetza atxikitzen du eta horrek hauen etorkizuneko esleitzea menperatzeko eta lur horietan ekoizpen edo artisau aktibitatea mantentzeko parada ematen dio.
2. Enpresarentzako zinezko eskubideak: ekoizpen edo artisau enpresak eraikina eraikitzen du eta 50 urtez honen jabe da, haren ondasuna transmititzeko, alokatzeko, emateko edo hipotekatzeko posibilitatearekin. Gisa horretan haren bilanaren aktiboan higiezintzea sartua da
3. Enpresentzako segurtasuna: 50 urteko iraupena aski luzea da lur horietan inbertsioa egiten duten enpresei errentagarritasuna bermatzeko, gisa horretan epe luzerako proiektuentzako koadro egonkorra eskainiz.
2024ko abenduaren 9a
2024ko azaroaren 26a
Contenu Vidéo
2024ko azaroaren 21a