Berrikuntza lantegia 2024 : 10 saridun ipar euskal herriko trantsizioaren zerbitzura

Azaroaren 19 honetan, Sylvie Durruty, Ekonomia eta berrikuntza Lehendakariordeak eta Maitena Curutchet, Ekonomia soziala eta solidarioa eta ekonomia zirkularra Kontseilari ordezkariak Berrikuntza lantegiko hamar saridunak goraipatu dituzte, Andrea Brouille, Akitania Berria Eskualdeko Kontseiluko Lehendakariordea ere hor zelarik.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 28a

Aurten, Euskal Elkargoak Berrikuntza lantegia eta Eko-berrikuntza proiektu deialdiak batu ditu 12. edizioarentzat. « Berrikuntza lantegia: berrikuntza transizioen zerbitzura » berri honek, hamar enpresa sustengatzen ditu lurraldean 17 lanpostu sortzea helburu duten proiektu berritzaileak burutzeko.

Gailu numeriko baliagarriak garatu eraginkorrago eta bertutetsuago izateko

432 Technologies enpresa, Bidarteko Izarbelen inkubatua, CARDINAL proiektuaren bertsio berriarentzat saritua da.  Sokorri zentroen beharrei erantzutea du helburu eta koordinazio hobe bat eskaintzea. Kokalekuen transmisioa errazten du edozein egoeratan, bereziki sarerik ez denean edo larrialdi egoeretan, hitz edo zeinuak erabiliz latitude eta longitudeen ordez.

25 000 euroko laguntzak enpresaren I&G (ikerketa eta garapena) urraspideari ekarpena eginen dio bi modulu gehigarri garatzeko.

432 Technologies - Simplifier la transmission de positions aux centres de secours

DARWIE enpresa, Bidarteko Izarbelen inkubatua, bere eko-kontzepzio programarentzat saritua da. Hau, moda eta ehungintzara bideratua da. Zientifikoki berretsi den Unlinear metodoan oinarrituz, programa honek produktuen bizi-zikloa aztertzeko tresnak barne-hartzen ditu, bai eta iraunkortasuna, desmuntagarritasuna, konpongarritasuna eta birziklagarritasuna kontuan hartzen duten adierazleak. Horrek, produktuek ingurumenean duten eragina murriztea dakar, produktuen eta lehengaien bererabilpena sustatuz. 

25 000 euroko laguntzaklantaldea azkartu eta eko-kontzepzioan urrunago joateko parada eskainiko du.

Darwie : un logiciel d’écoconception pour les acteurs de la mode et du textile

Hondakin edo isuriak balio-erantsi handiko konponbide bilakatu ekonomia zirkularraren bidez

TRASHBOARD enpresa, Technocité mintegian kokatua dena eta kartoinen birziklatzetik material ekologiko, eraginkor, arin eta azkar berri bat garatu duena, Carboard4Plane proiektuarentzat saritua da. Trashboardek energia eta ura aurrezten dituen ekoizpen prozesu berritzailea izanik, gaur egun aplikazio berriak xerkatu nahi ditu hegazkingintzan, altzari-hornikuntzan eta autogintzan.

25 000 euroko laguntzak I&G urraspideari jarraipena emanen dio, Trasboardek merkatu berri horien baldintzei erantzun eta erabilpen berrientzat beharrezkoak diren ziurtagiriak lortzeko.

Trashboard : une démarche R&D pour le recyclage du carton

WETTERBIOTECH enpresa HABIA mintegian kokatua Itsasun, bere Organic’UP proiektuarentzat saritua da. Agroelikadura industriako isuri organikoak balioztatzen ditu, kimika, kosmetika eta nutrazeutika industrietara bideratu molekulak ekoiztuz. WETTERBIOTECH enpresak uraren kalitatea babesten du eta Ipar Euskal Herriko agroelikadura industrietako trantsizio ekologikoa zalutzen du, balio-erantsi handiko sail industrial berde bat sortzearekin batera.

25 000 euroko laguntzak, enpresaren merkatu berriei buruzko I&G urraspidea sustengatuko du.

WetterBiotech : la fermentation au service du vivant

Ekoizpen prozesuak birpentsatu 3D inprimaketa eta bio-iturriko materialak erabiliz ohiko jarduera ekonomikoen karbono aztarna murrizteko

NHOD INDUSTRIES sart-up enpresaBidarten kokatua da eta CLAM proiektuarentzat saritua da. Eraikuntzako egungo eginbideak eraldatzea du helburu. Prozesu-berrikuntza honek bio-jatorriko gaiak eta gai birziklatuak 3Dinprimatze teknologia aitzinatu batekin uztartzen ditu karbono-aztarna murrizteko, kostu eta epeekin batera, aukera arkitektoniko berriak eskainiz.

25 000 euroko laguntzari esker, ekoizpen prozesu berri horren garapen eta prototipatze fase aitzinindustirala eraikuntza sektorera hedatzea da helburua.

NHoD Industries : transformer les méthodes de construction de bâtiments

WYVE enpresa Angelun kokatua da eta bere teknologia patentatua dela eta saritua da. Bio-jatorriko gaiak eta 3D inprimatze teknologia aitzinatuak erabiltzen ditu, irristatze taula eraginkorrak ekoizteko, beren ingurumen eragina murrizteko gisan. WYVE enpresak B2B eskaintza berritzaile berri bat garatu nahi du orain surf, kite-surf eta foil taula ekoizleekin.

25 000 euroko laguntzak enpresaren I&G diruztatu behar du bere teknologia beste ekoizle batzuei egokitu eta zenbait eginbide automatizatzeko lehiakortasuna bermatze aldera.

Wyve : la planche de surf en impression 3D

Tokiko ofizioak eta jakintzak biziarazi eta eraldatu

PATXA'MA enpresa, Baionan kokatua, eraikuntza obretako materialen berrerabilpenean espezializatua da eta bere BERAIKI proiektuagatik saritua da. Berrikuntza teknikorako taula bat sortzean datza proiektuak. PATXA'MAk, horrela, prozedura eko-berritzaile berriak eraikuntzako tokiko adarraren muinean txertatzen ditu.

25.000 euroko laguntzak berrikuntza teknikoko taula hau diseinatu eta hedatu behar du, bereziki bere I&G alderdian (proiektu esperimentalen garapena, proba bankuetako ekipamendua).

Patxa'ma : un plateau d'innovation technique dans le réemploi de matériaux

Arrosan egoitza duen La Capsule Bleue elkartea ehuleen lanbidea biziberritu eta belaunaldi berriei ohiko jakintzak transmititzea helburu duen proiektuarengatik saritua izan da. 4 polotan egituratutako antolaketa bat da: sorkuntza, ekoizpena, formakuntza eta I&G. Ehungintza sektoreko ekimen berritzaile honek ekodiseinuko arropa ekoizpen tradizional bat esperimentatzea du helburu.

20 000 euroko laguntzaren bidez, elkarteak esperimentazio fase batetik garapen fase zehatz batera pasatu behar du ekoizpen tailer baten barnean.

La Capsule bleue : revitaliser le métier de tisserand

Osasun fisikoa eta mentala hobetzea, lanean ere eta prebentzioaren bidez

Urruñan egoitza duen EMOPSY enpresa emozioen erregulaziorako zailtasunen ebaluaziorako tresna numeriko proiektuagatik saritua da. Diagnostikoak erraztea eta osasun mentaleko profesionalen arreta azkartzea ahalbidetuko du. Tresna hori zenbakizko proba gisa aurkezten da, zailtasun maila gero eta handiagoekin.

16 000 euroko laguntzari esker, soluzioaren garapen informatikoa egin ahal izanen da, osasun mentaleko profesionalen artean merkaturatzeko.

Emopsy : un outil numérique pour évaluer les difficultés de régulation des émotions

BILAKA enpresa, neurrira eginiko industria ekipamenduetan berezitua eta Gotaine-Irabarnen egoitza duena, "0 energia" tailerreko gerizatzaile ergonomiko proiektuagatik saritua da. Tresna horri esker, kaxa pilak mugi daitezke maila konstantean mantenduz, lan ergonomikoaren altuera bermatzeko eta, horrela, MENen arriskuak murrizteko (muskulu eta eskeletoen nahasmenduak). Funtzionamendu mekaniko hutsarekin, ez da energia ekarpenik behar.

8 000 euroko laguntzari esker, produktu hori barne mailan garatu eta industrializatuko da enpresarentzat.

Bilaka : pour une manutention ergonomique