Herriarteko Tokiko Publizitate Araudiari buruzko bilkura publikoak
2025ko urtarrilaren 29etik 2025ko martxoaren 03ra
Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Abenduaren 11 honetan, asteazkenez, Jean-Marie Girier, Pirinio-Atlantikoetako Prefetak, Fabrice Rosay, Baionako Suprefetak, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakariak, Jean-François Irigoyen, Mugikortasun Sindikatuko Lehendakariak, Emmanuel Alzuri, Itsasbazterra eta kosta-lerroa gaietarako Kontseilari ordezkariak eta Bidarteko auzapezak, eta Marie-Pierre Burre Cassou, Bidarteko auzapezak, Antolaketarako Partaidetza Proiektua (APP) aurkeztu dute. APPko ekintzak 2023an abiatu ziren eta aurrekontuaren %40 jada gauzapen bidean da. 2025eko abenduaren 31ra bitartean, itsasbazterra erabilera guzientzat egokitu eta babestea da helburua.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 16a
Bere geologia eta paisaien aniztasunari dagokionez, euskal itsasbazterra ikusgarria da baina baita zaurgarria ere. Urtero, hondardun itsasertzak 20 zentimetro galtzen ditu bataz-beste eta itsasertz arrokatsua 50 eta 100 zentimetroz gibelatzen da. Azken urteetan hainbat lur mugimenduk eta ekaitzek agerian utzi dute Bidarte eta Getaria herriak bereziki hunkitzen dituela erosio eta urperatze arriskuak. Klima aldaketa eta hirigintzak arrisku hauek areagotzen ditu.
2021ean Donibane Lohizune Frantzia mailan aitzindari izan ondotik, 2023an, Euskal Elkargoak eramaile gisa, bere Mugikortasun Sindikatuak eta Bidarte eta Getaria herriek aurkezu Antolaketarako Partaidetza Proiektua aintzat hartu du Estatuak. 2023-2025 artean, 6,5 milioi euro bideratuko zaizkio.
Bidarte eta Getariako itsasbazterrari egokitu erantzuna
Bidarte-Getaria APPak hamabost bat ekintza aurreikusten ditu itsasbazterra klima aldaketaren eraginei egokitzeko. Bitarte eta getaria artean 5,5 km hartzen dituen itsasbazter zati honen espazio-berreraketa laguntzea da helburua.
Ekintzen gauzatzea abian da, aurrekontuaren %40 engaiatua da eta 2025 abeduaren 31a arte segituko du. Lau ekintza ardatz hautatu dira :
Erdibidean ikusgarri diren ondorioak
Bidarten, erronka nagusia itsasbazterra egokitzea da denen segurtasuna bermatzeko:
Getarian, erronka alde batetik burdinbidea eta bestetik kosta-lerroaren gibelatzearen artean kokatzen da:
APParen baitan eraman ekintzei jarraipena eman eta lurralde guzian zirkulazioa arintzeko, Mugikortasun sindikatuak besteak beste bizikleta zaintze zerbitzu bat eskaintzen du udan Bidarteko lau hondartzatan (Uhabia, Zentroko hondartza, Pavillon Royak eta Ilbarritz). 2025eko urtarrilaren 6etik aitzina Txik Txak sarearen eskaintza %30ez emendatzeak autoari hainbat alternatiba eskainiko ditu, 3 lineako autobusak 15 minutuero pasako direlarik. Egun 30 minutuero pasatzen dira.
Itsasbazterreko eragile guziak biltzen dituen partaidetza
APPa xede berritzailea da eta egokitze konplexu bat edo gehiago burutzea sustatzen du lurraldeko garapen iraunkorreko helburuei erantzuteko, Klima eta erresilientzia legeari jarraiki. Proiektuaren gauzatze etapa ezberdinetako partaide guziak biltzen ditu. Izenpetzaileez gain beste hainbat partaide ere badira: Eskualde, Departamendua eta Itsasbazterreko Interes Publikoko Elkargoa.
Antolaketarako Partaidetza Proiektuaren aurrekontua
Zenbateko osoa : 6 502 254 €
Estatua – Funts berdea : 2 884 500 €
Bidarteko Herria : 2 852 754 €
Getariako Herria : 425 000 €
Euskal Elkargoa : 290 000 €
Mugikortasun sindikatua : 100 000 €
2025ko urtarrilaren 29etik 2025ko martxoaren 03ra
2024ko abenduaren 9a
2024ko abenduaren 5a