Bizidunen aldekoak

Lurrean, gure oinen azpian, oihanetan, erreka-ibaietan, itsasbazterreko uretan, pentzeetan, baita gure lorategietan ere, bizia denetan dugu inguruan. Bizidunen kontakizun zoragarri hori dugu kontatu nahi websail berri honetan. Bizidunen kontakizun zoragarri hori dugu kontatu nahi websail berri honetan. Horretarako, gure inguruko bioaniztasunaren edertasuna eta egunerokoan ekartzen dizkigun onura izigarriak agerian emanen ditugu. Gizakien eskuak jasanarazten dizkion mehatxuak ere oroitaraziko ditugu. Espezieak laster eta kolpez desagertzen ari direla ikusirik, Marc-André Selosse biologoak gizakiak iratzarriko direla sinetsi nahi du. “Gure biziraupena da jokoan, ez bizidunena oro har!”, abisatu du.

Eguneratzea:2026(e) ko urriaren 7a

1. gertaldia - Klima Astea 2026: hamar egun Ipar Euskal Herrian bioaniztasuna ezagutu eta babesteko

Klima astearen 6. edizioa iraganen da 2026ko urriaren 2tik 11ra, bioaniztasuna gaitzat harturik. Ibilaldi, tailer, hitzaldi, erakustaldi eta beste hainbat hitzordu izanen dira Ipar Euskal Herri guzian, ttipi eta handiek ama lurraren aberastasuna ezagutu eta gure bizi baldintzak bermatzeko duen garrantzia uler dezaten.

2. gertaldia - “Bioaniztasunaz arduratzea gizadiaz arduratzea da. Deus ez egitea galbidera joatea da!”

Marc-André Selosse biologoa Natur Historiaren Frantziako Museoan irakasle da. Seuil argitaletxean argitaratu duen “De la biodiversité comme un humanisme” (Bioaniztasuna, humanismo) azken liburuan, bizidunen alde mintzo da. KLIMA astearen lekuko nagusietako bat da, eta garapen eredua aldatzea azkarki aholkatzen digu, natura gure ikuspegiaren muinean ezarriz berriz.

3. gertaldia - Angeluko Endarra kolegioan, ikaskuntza bizi-bizia

Garapen iraunkorraren aldeko desmartxa ausartean abiatua da Angeluko kolegioa. Korralea eta inguruak bioaniztasunaren geriza leku bilakatu ditu. Eremu horietan, ikasleek hirian naturaren plazeraz gozatzen ikasten dute eta, aldi berean, klasean ikasiak gauzatzen. Lucile Labonne dokumentalista da proiektuaren bultzatzailea. Lekuak bisitarazi dizkigu, lorezaintza tailerreko ikasle batzuekin batera.

4. gertaldia - Argi kutsadura apaltzea, gau-pinpirinendako esperantza izpi

Gure hirietako argi artifizialak zinezko gaitza dira intsektuentzat, eta bereziki gau-pinpirinentzat. Pierre-Yves Gourvil Akitania Berriko naturaguneen kontserbatorioko misio karguduna da. Mobilizazio orokorrera deitzen du, polinizazioari behar-beharrezkoak zaizkion zentinela horiek salbatzeko.

5. gertaldia: Oihan iraunkorra, suteen kontrako lehen harresi

Lurraldeko oihanen zaindari ditugu Alexis Prudhomme eta haren brigada. ONF Frantziako oihanen erakundeko suteen espezialistak arriskuaren kultura emendatzeko eta klima aldaketak ahuldu ekosistema naturaletako antolamendua berriz pentsatzeko egiten du lan. Uda honetan ondoko Landesetako eta Girondako departamenduetan gertatu diren mega-suteak Euskal Herriari gupidetsi nahi dizkio.