Urte bukaerako hondakin bilketen moldatzea
Urte bukaera honetan, hondakin bilketan moldaketak aurreikusi dira zenbait sektoretan. Hondarkindegi guziak itxiak izango dira 2025eko abenduaren 25 eta 2026ko urtarrilaren lehenean.
Eguneratzea:2025(e) ko abenduaren 19a
Zuberoa :
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren leheneko bilketa itzuliak egunez aldatuak izanen dira. Estalki birziklagarrien atez-ateko bilketak ondoko egunetara aitzinatuak izanen dira:
- Abenduaren 24ra Sohüta eta Mauleko B eremuko biztanleentzat
- Abenduaren 31ra Bildoze-Onizepea, Sarrikotapea, Ezpeize-Ündüreine eta Lixozeko biztanleentzat
Galderarik bada: 05 59 57 11 80
Errobi Aturri:
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren leheneko etxeko hondakinen bilketak abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an eginen dira Lehuntze Mendebalde/Urketa Ekialdean, Milafrangan eta Hiriburu Hegoaldean (gailurretako bidea) -egutegi UBELA-.
Galderarik bada : 05 59 44 15 99
Errobi :
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren leheneko hondarkinen bilketak abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an burutuko dira:
- Abenduaren 27an, Zuraide, Itxasu eta Ezpeletako gaikako bilketa;
- Urtarrilaren hiruan, Larresoro, Haltsu, Luhosoa, Jatxu eta Basusarriko golfpeko auzoko gaikako bilketa
Galderarik bada: 05 59 93 50 77
Hego Lapurdi :
Arbona, Ziburu, Getari, Hendaia, Donibane-Lohizunen: abenduaren 25eko eta urtarrilaren leheneko bilketak abenduaren 27ra eta urtarrilaren 3ra mugituak dira
Biriatuko herrian: Etxeko estalki birziklagarrien bilketa abenduaren 25etik 27ra mugitua da.
Galderarik bada: 05 59 57 00 00 (2. hautua)
Aturri Euskal Kosta :
Aldaketarik ez abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko bilketetan.
Galderarik bada : 05 59 57 00 00 (1. hautua)
Orain
Ekologia trantsizioa: tokiko elkarteen proiektuak sustatzeko deialdia
2026(e) ko irailaren 1a
Ipar Euskal Herrian, ekoturismoaren aitzindariek bidea erakusten dute
2026(e) ko abuztuaren 13a