Ipar Euskal Herriko herriarteko ekintza sozialerako zentroa: gizarte zibilari kide izateko gomita luzatua
Elkargo kontseilua osatu ondotik, Ipar Euskal Herriko HESZ-ren administrazio kontseilua ere berritua izango da. Gizarte zibiletik heldu diren hamar lagun izango dira bertan elkargo hautetsiekin batera. Hautagaitzak idekiak dira, hemendik apirilaren 30era arte.
Eguneratzea:2026 ko apirilaren 16a
Herriarteko ekintza sozialerako zentroko gizarte zibilaren kolegioa, alde batetik, elkarteetako lau kidez osatua da. Hauek, gizarteratzean, elkartasunean, adineko edo elbarritu diren pertsona edo familien laguntzan ari diren elkarteetako ordezkari izan behar dute. Beste sei kide prekarietatearen eta autonomiaren alorretan duten engaiamendu eta gaitasunen arabera hautatuak izango dira.
Elkarte bati lotuak diren hautagai bolondres eta profesionalak, bulegoak edo administrazio kontseiluak izendatu behar ditu, elkartea bera ordezkatzen ez badute ere. Elkargo kontseilariek, langileek edo HESZ-ren hornitzaileek ezin dute aurkeztu.
Eginbide parte-hartzaile honen helburua, tokiko eragileak elkargo mailako politika sozialen obratzearen parte izatea da.
Hautagaitzen bidaltzeko baldintzak
Eskuratze agindua duen gutun artamendatu bidez edo Hirigune Elkargoko egoitzan eskuratze agindu baten truk helarazi beharko dira hautagaitzak, berantenik apirilaren 30erako, ostirala, ondokoari : Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakaria, Maréchal Foch etorbidea 15, CS 88 507, 64 185 Bayonne Cedex.
Ipar Euskal Herriko Herriarteko Ekintza Sozialeko Zentroa herritarren zerbitzura
2019an sortua, Herriarteko ekintza sozialerako zentroak lurralde guzian elkartasuna eta biztanleen autonomia azkartzeko jarduten du.
Elkarteen proiektu berritzaileak babesten ditu eta zuzenean kudeatzen ditu hurbileko zerbitzuak: etxe-laguntza, apairu banaketa, elkartasun epizeriak, larrialdiko aterbetzea edo administrazio mailako laguntza.
HESZ-ak bestalde Etxeko Autonomia Zerbitzu baten sorrera prestatzen ari da, bi erizain elkarterekin gertatu hurbilketaren ondorio, autonomia galtzen ari diren pertsonen beharrei hobeto erantzuteko.
Orain
Euskararen Urtaroa : Azaroaren 6tik abenduaren 3ra, ehun hitz-ordu euskaraz bizi gaitezen
2026(e) ko urriaren 29a
Etxaldetik lantegira: nola Larramendia mintegiak elikagaigintzako enpresa ttipiak handitzen laguntzen dituen
Edukiak Bideoa
2026(e) ko urriaren 27a